Prentsa Aretoa

2023/01/31

EAJ-PNVk eta PSE-EEk zerga-erreforma bat adosteko harremanak hasi dituzte, progresibitatea areagotzeko eta euskal gizarteak dituen erronkei erantzuteko

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk eta PSE-EEk zerga-erreforma bat adosteko harremanak hasi dituzte, progresibitatea areagotzeko eta euskal gizarteak dituen erronkei erantzuteko

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren eta PSE-EEren buruzagitzek harremanak hasi dituzte dagoeneko zerga-erreformaren lanei heltzeko, alderdi biek ezinbesteko jotzen baitute progresibitatea areagotzeko eta euskal gizarteak aurre egin beharko dien erronkei erantzuteko. Bilera hau prozesuaren abiapuntu delarik, lanak elkarren artean egingo dituzte alderdi biek erakundeetan partekatzen duten erantzukizunaren ildotik.

EAJ-PNVk eta PSE-EEk ulertzen dute etorkizuneko zerga-aldarezpenei buruzko akordiorako abiapuntua dela 2013ko erreformari eta 2018an egin ziren doikuntzei ematen zaien balorazio ona. Herrialde historikoen fiskalitateak sarreren nahikotasuna ahalbidetu du harrezkero, kalitatezko zerbitzu publikoei eusteko eta ekonomia produktiboari laguntzeko, progresibitate zentzudun baten barruan.

Gure inguruan erregistratu diren aldaketek eta ezustean eman diren inguruabarrek –pandemia, esaterako, edo krisi energetikoak– gure bizimodurako ekarri dituzten ondorioek exijitu digute egoeraren araberako neurriak hartzea, orain ebaluatu beharko direnak.

Euskadikoa moduko gizarte modernoak fiskalitatearen bidez erantzun behar die, aberastasuna banatzeko eta desparekotasun-egoerei aurre egiteko tresna boteretsua baita, esparru ezberdinetan biziko diren eraldaketa nagusiei. Demografiaren erronkak, transformazio digitalak, ekonomia jasangarriak, enpleguan emango diren aldaketek eta konta ezinezko fenomenoek erantzun egokia behar dute fiskalitatearen bidez, zeinarekin alderdi biok konpromisoa baitaukagu.

EAJ-PNV eta PSE-EE bat gatoz, gainera, foru-herrialdeetan aberastasun handien Elkartasun Zerga moldatuko dela berrestean, Batzorde Mistoan adostu baitzen 2022 urte amaieran. Prozesu hori amaituko da Diputatuen Kongresuan Ekonomia Hitzarmenaren Legea aldaraztean, oraindik egin gabe dagoena, eta Batzar Nagusietan arautzean.

Bilbon, 2023ko urtarrilaren 31n