Prentsa Aretoa

2022/05/10

Itxaso Atutxak ez du Estatuan hauteskundeak “aurreratzerik nahi”, “Euskadirekin hitzeman ziren konpromisoak bete daitezen”

BBBren presidenteak nabarmendu du berak nahiko lukeela Espainiako exekutiboak “lan egiten jarraitzea” eta, ahal izan ezkero, benetako elkarlanean “Gobernu trinko bat gisa”, eta legealdia amaitzea defendatu du hitzemandakoa betetzera begira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidenteak baieztatu du berak ez lukeela nahi Estatuan hauteskundeak aurreratzerik: “Nahiago nuke Gobernu honek lanean jarraitu ahal izatea. Elkarlanean egin ahalko du, gainera, bi edo hiru alderdik edo alderdi bik gehi ministro andre batek osatutako gobernu trinko gisa”, esan du. “Oso demokratikoa da hauteskundeak deitzea, baina legealdiak betetzea ere bada, hitzemandakoa betetzeko”, esan du.

Herri Irratian gaur goizean eskaini duen elkarrizketan Bizkaiko burukideak hitz borobilak esan ditu hauteskundeak aurreratzeko posibilitateaz :”Ez ditut nahi”. EAJ-PNVk “akordio batzuk hitzeman zituen Gobernu horrekin, gobernuak boterean jarrai zezan eta asmo eta gogo horrekin; benetan sinesten baikenuen”, gogoratu du. Azaldu duenez Pedro Sánchezen inbestiduratik, 2029ko abenduaren 30etik aurrera eta “Gobernu horrekin hainbat gairen inguruan desadostasunak ditugun arren”, “akordioetara iritsi gara, Alderdi gisa eta Eusko Jaurlaritza bera ere alde biko esparru instituzionalean”, eta Euskadik “merezi du izenpetutakoa errespetatua izan dadila; berdin dio guk izenpetu baditugu edo beste edozein alderdik egin badu, Euskadirentzat ona izango litzatekeelako”.

BBBren presidentea kezkatuta agertu da Partido Popularra Estatuko politikagintzan bilatzen ari den tokiagatik: Bere hitzetan “egon dagoen ‘ententea’ PP-Vox alderdien artekoa da” eta bere aburuz Partido Popularra “behin betiko bidea hartu duela”. “Espainiar ultranazionalistak dira besteekiko errespetuari dagokionez. Bide arriskutsua hartu dute, gainera, espainiar ultraeskuinarekin esparrua ez ezik etorkizuna ere partekatzen dutelako” , azaldu du. Ildo honetan, bere buruari galdetu dio Carlos Iturgaitzek arazorik izango ote lukeen Espainiako gobernuan Partido Popularrak Vox-en babesa jasotzearekin edo , bestela, Vox-ekin batera gobernatzearekin: “Behar bada berak ez luke arazorik izango, nik bai”. “Uste dut zorroztasunez jardun behar dugula halako egoeratan, Europako beste hainbat herrialdetan egiten ari diren bezala, gai honen inguruan benetan esku hartzen ari direlako”. “Politikagintzara demokraziaren bidetik iritsi diren arren, printzipio demokratikoak ez dituzte defendatzen; haiei entzutea baino ez dago”, laburbildu du.