Prentsa Aretoa
2022/04/26
Eusko Jaurlaritzak gerra guztien biktimei omenaldia egin die Gernikaren 85. urteurrenean
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin eta Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarekin batera
Gobernu Kontseiluan jorratutako gai nagusien errepasoa egin aurretik, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrenaren harira onartu den adierazpen instituzionala irakurri du.
Deklarazioan adierazten denez, “Gernika gerraren krudelkeriaren eta giza sufrimenduaren sinbolo unibertsal gisa geratu da historiarako, defentsarik gabeko biztanleria zibilaren aurkako eraso bortitzenaren ikur”.
Zupiriak irakurri duenez, “85 urte igaro dira geroztik eta oraindik ere, harriduraz eta larritasunez, eta historiatik ikasteko ezintasunaren erakustaldi dramatiko batean murgilduta, munduan zehar ‘beste gernika’ batzuek egon direla eta badaudela onartu beharrean gaude. Europan bertan, Ukrainak eta bere hiri martiriek Gernika suntsitu zuen basakeria bera jasaten ari dira”. Ildo horretan, ozen eskatzen da, beste behin ere, balio etiko, demokratiko eta gizatiarretatik abiatuta, bertan behera utz dadila milioika pertsona errugaberi heriotza eta sufrimendua eragiten ari den eraso armatua. “Eta elkartasuna adierazten diegu Ukrainako herri eta erakunde legitimoei”, adierazi du.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09