Prentsa Aretoa
2022/04/13
Batzar Nagusietako EAJ-PNV taldeak “koherentzia” eskatu du gerraren ondorioak Bizkaian arintzeko hartu diren neurrien eraginkortasuna erakusteko
Gaizka de Luisek Gernikako batzar-etxean defendatu ditu Aldundiak abian jarri dituen askotariko ekimenak “ziurgabetasun egoera honetan herrialdean ekonomia berriz dinamizatzea eta indartzea” helburu baitute
Errusiak Ukraina inbaditzearen ondorioak Gernikako batzar-etxean izan dituzte hizpide berriz ere. Gaur goizean egin den ohiko osoko bilkuran, Gaizka de Luisek, Euzko Abertzaleak (EAb) taldeko ahaldunak, “koherentzia” eta “denbora” eskatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak hartutako neurrien eraginkortasuna frogatzeko, ziurgabetasun egoera hauetan lurraldearen ekonomia suspertzeko eta indartzeko helburu bakarra baitute. “Elkarren eskutik joan gaitezen honetan eta eman diezaiegun denbora hartu berri diren neurriei, uste baitugu zuzenak direla, baina sor daitezkeen premia berriei arreta jarriz ekin behar diogu”, eskatu du.
Ukrainako herriari babes eta elkartasun mezu zintzoa adierazi ondoren, batzarkide jeltzaleak EH Bildu eta Elkarrekin Bizkaia talde proposatzaileei gogoratu die beren mozioetan planteatzen dituzten neurrietako batzuk dagoeneko martxan daudela baina “gehiago” badirela. Esate baterako, elikagaien prezio egokiak bermatuko dituen behatokia (Eusko Jaurlaritzaren eskumena, duela hilabete abian jarri dena) edo Bizkaira iristen diren errefuxiatuei arreta emateko gizarte-zerbitzuak indartzea, eta aurreratu du foru erakundeak ezohiko laguntzen dekretu bat argitaratuko duela “lehen sektorearen barruan krisi honek gehien kaltetu dituen sektoreen beharrei erantzuteko”, 1.100.000 euroko zuzkidurarekin. De Luisek Bizkaiak trantsizio energetikoaren alde egindako apustua ere aipatu du. Ildo horretan, adierazi du Ekonomia Sustatzeko Sailak laster argitaratuko duela Trantsizio Digitalerako eta Berderako programa, ahaztu gabe EIC edo Hidrogenoaren Euskal Korridorea bezalako proiektuak bultzatzea, “trantsizio energetikoaren aldeko apustua egiten baitute eta, aldi berean, aurrera egiten baita industria-sektorearen eraldaketa teknologikoan”.
Ekintza horiei lotuta, Bilboko ahaldunak nabarmendu du 270 milioi euroko inbertsioa egin dutela “EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak erreklamatutako proiektu estrategikoetan”. Esate baterako, “Galdakaoko metroa, Avanzada errepidea Leioatik igarotzen den zatian estaltzea, bide berde berriak sortzea, foru-egoitzak berritzea adinekoentzako bizikidetza-unitateen eredu berri baten arabera, mendiak erostea espezie autoktonoak birpopulatzeko, edo 100 milioi euro injektatuko dituzten neurri fiskalak”.
Ildo beretik, kritiko agertu da Beatriz Ilardia EH Bilduko bozeramaileak eginiko adierazpenekin, eta esani dio bere hitzaldian aipatu duen “lankidetza” astelehen honetan bertan erakutsi duela, “duela 48 ordu, aurkeztutako mozioan idatzitakoa baino ematen ez zuen mezu elektroniko batean”. Gainera, “egiten diren proposamenak pandemiaren ondorioei aurre egiteko planteatu zituzten ia berberak dira”. Era berean, gogorarazi dio Aldundia eragindako sektore guztietako ordezkariekin bildu dela, beti egin duen bezala, eta neurriak dauden beharretara egokitzeko egiten jarraituko duela. Halaber, azaldu dio Errusiak Ukraina inbaditzearen ondorioei aurre egiteko euste neurri asko Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak direla, eta erakunde horrekin lankidetza ematen ari dela kasu eta une bakoitzean behar den foru babesa emateko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09