Prentsa Aretoa
2022/03/08
EBBren adierazpena Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta
Gure irrintziak darrai. Nuestra voz sigue sonando.
EBBren adierazpena Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta
AGIRIA - 2022/03/08
‘Genero berdintasuna gaur, etorkizun jasangarri baten alde‘. Nazio Batuen Erakundeak lema horrekin ospatuko du aurtengo Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Mundu osoko erakunde eta gizarte ordezkariek, horrela, gizartearen garapen iraunkorra eta gizon eta emakumezkoen berdintasunaren arteko funtsezko lotura adierazten dugu.
Ez dago garapen iraunkorrik benetako berdintasunik gabe. Horregatik, 2030 Agendarekin helburuekin bat eginez, aldarrikatzen dugu ezinbestekoa dela emakumearen papera, ahotsa eta errealitatea kontuan hartua izan dadin, gizarte justuago eta jasangarriago baten eraikuntzan.
1975etik aurrera Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen du Nazio Batuen Erakundeak. Euzko Alderdi Jeltzaleak bat egiten du, gainontzeko euskal erakundeekin batera, mundu osoan zabalduko den mezuarekin: emakumeen eskubideen aldeko aldarriarekin, alegia.
Martxoaren 8ak testuinguru egokia eskaintzen digu berdintasunaren bidean egindako lorpenak aztertzeko, baita egiteko dagoen guztia azaleratzeko ere. Aldi berean, Euskadiren bilakaera politikoan eta sozialean arrastoa utzi duten emakumeen jarduna gogoratzeko abagunea da: haien aitzindaritza eta adorea aitortzeko unea.
Aurtengo Martxoaren 8a, zalantzarik gabe, markatua dator Eusko Legebiltzarrean Berdintasunerako 4/2005 Legearen Aldaketa onartzeak ekarriko dituen aldaketekin, mugarri esanguratsua izango baita berdintasunaren aldeko ahalegin konpartituan. Batetik, berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka jauzi kualitatiboa egitea ahalbidetuko duelako. Gaur egun, gure auzo, herri eta hirietan gero eta sustraituagoa daude berdintasunaren aldeko ideia eta jarrerak. Horregatik, lege berri hau aukera bikaina da gizartearen aldarri horri eta erakundeek herritarren aurrean duten konpromisoari tresna bat eskaintzeko.
Berdintasunerako Legeak, beraz, berdintasun-politikak indartzea ekarriko du. Hori guztia emakumeen eta gizonen berdintasuna, giza eskubidea izateaz gain, demokrazian sakontzeko eta euskal gizarte kohesionatuagoa, inklusiboagoa eta sozialki eta ekonomikoki jasangarriagoa eraikitzeko behar estrategikoa dela sinetsita.
Nosotras y nosotros, mujeres y hombres de EAJ-PNV, tenemos una deuda de agradecimiento y de justicia con todas las mujeres que impulsaron, lideraron y tomaron parte en Emakume Abertzale Batza (EAB), la organización de mujeres más importante y dinámica que haya conocido Euskadi en su historia, fundada hace ahora exactamente cien años. Un siglo. Constituida en 1922, Emakume Abertzale Batza nació en el contexto de una época en la que se gestaron y se consolidaron movimientos sociales e instituciones de enorme calado y significado en la construcción nacional y social de Euskadi, tanto en el ámbito político como en lo referente a la cultura, la educación o el euskara.
Las mujeres nacionalistas nunca hemos sido ajenas a lo que sucede en nuestros pueblos y ciudades: ni los somos ahora ni lo fuimos en aquellos años. Desde su origen, Emakumeen Abertzale Batza jugó un papel activo en la construcción nacional vasca en ámbitos tan necesarios como la educación y la formación, la liberación de la mujer, la literatura, la cultura y el euskera. Símbolo de liderazgo, de empoderamiento y de participación, EAB fomentó la sororidad y el trabajo en red en épocas en que las mujeres tenían un papel limitado estrictamente al espacio privado y vetado al espacio público.
Prohibida durante un año por la dictadura de Primo de Rivera, Emakumeen Abertzale Batza volvió a resurgir en 1931, y en 1932 erigió organización propia en 116 pueblos de Bizkaia, 66 de Gipuzkoa, 12 de Nafarroa y 11 de Araba, con un total de más de 20.000 mujeres afiliadas. La resiliencia de aquellas mujeres, como la de otras muchas en tiempos de guerra y de dictadura, hizo que también en el seno de EAJ-PNV se trabajase con mayor ahínco en la búsqueda de una sociedad más justa e igualitaria.
En la histórica Asamblea Nacional celebrada en Tolosa en 1933, el Partido Nacionalista Vasco aprobó en sus Estatutos Nacionales (art. 4) la afiliación para las mujeres con igualdad de derechos. De ese modo, EAJ-PNV se convertía en un partido pionero en la lucha por la igualdad, una causa que la comunidad internacional incorporaría posteriormente a la Declaración Universal de Derechos Humanos, en la que se apuntaba que toda persona tiene derecho a participar en el gobierno de su país, directamente o por medio de representantes libremente escogidos, y de acceder al mismo en condiciones de igualdad.
Emakume Abertzale Batza somos hoy todas las mujeres nacionalistas que trabajamos en la política, en diferentes ámbitos profesionales y/o en casa.
Muchas de nosotras hemos vivido y hemos aprendido a transmitir, casi de modo intuitivo, el ideal del nacionalismo vasco. Sin nuestra tarea, sería imposible entender el nacionalismo en general, y el del Partido Nacionalista Vasco en particular, ni en su evolución ni en su pujante actualidad.
Horregatik guztiagatik, testuinguru honetan, honako konpromiso hauek plazaratu nahi ditugu EAJtik, gure irrintziak jarrai dezala.
• EAJk emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lana eta konpromisoa berresten ditu, gaur egungo eta etorkizuneko Euskadi eraikitzeko garaian. Berdintasun politikak funtsezko elementua dira, are eta gehiago Covid-19ak eragindako krisialditik irteten ari garen honetan, gizarte jasangarri eta justu bat eraikitzeko garaian.
• Desde EAJ-PNV seguiremos fomentando la participación activa de la mujer, en pie de igualdad con el hombre, en todos y cada uno de los niveles de la adopción de decisiones. La participación activa de la mujer es indispensable para el logro de la igualdad y, por consecuencia, del desarrollo sostenible, de la paz y de la democracia.
• Berdintasun Lege berriak ezarriko dituen aukera eta lan lerro berriak bere egiten ditu EAJk, eta horiek probesteko konpromisoa adierazten du, berdintasunaren aldeko herri politika eraginkorrak garatzen jarraitzeko, gure Emakumeen Abertzale Batzak egin zuen moduan.
• Eremu sozio-ekonomikoan berdintasunaren balioa indartzeko garaia da, eta emakumeen autonomia ekonomikoa eta kalitatezko enplegua bultzatzea helburu daukagu.
• Zaintzaren ikuspegitik, emakumeek jasaten duten karga neurriz kanpokoa areagotu denez gero, EAJk berretsi egiten du kontziliazio erantzunkidea eta zaintzaren eremuan berdintasuna sustatzeko politiken beharra. Emakumezkoen garapen pertsonala, soziala eta profesionala zigortzen duten lan ereduak eta genero estereotipoak baztertzeaz gain, erantzukizun partekatutako kontziliazioa bultzatzea bat dator gure helburuarekin.
• Gaurko eta etorkizuneko belaunaldien eredu izan daitezen, gizartean arrastoa utzi duten emakumezko aitzindarien ekarpena gizarteratzeko konpromisoan sakontzeko determinazioa agertzen du EAJk. Aurten, bereziki, gizarte demokratiko eta justu baten aldeko lanean beren ekarpena egin duten emakumezkoen lana aitortuz, estereotipoak gainditzeko mugarriak eta erreferentziak ezartzen ditugu.
• Eskubide urraketarik larrienak, emakumeek emakume izate hutsagatik pairatzen duten indarkeriak, gizartean bizirik dirau tamalez. Bortizkeria matxistaren aurrean konpromiso aktiboari eusteko unea da, biktimek erakundeen eta gizarte osoaren babesa sentitu dezaten. Alor honetan, EAJk haur eta gazteekin prebentzio alorreko ekimen eraginkorrak bultzatuko ditu.
• Berdintasunaren aldeko lanean generoaren eta giza eskubideen ikuspegia indartzea.
• Barne prestakuntza bultzatzea, oinarrizko eta etengabeko prestakuntza plana progesiboki planifikatuz.
• Berdintasunaren aldeko eta emakumeak ahalduntzeko neurriak osotasunean garatzen jarraitzea, berdintasun mugimenduaren parte- hartzeaz eta laguntzaz, eta haien ekarpenak landuz.
Las mujeres nacionalistas tenemos conciencia de que somos necesarias, e incluso imprescindibles, para encontrar soluciones a los diferentes retos que afectan a nuestro Pueblo, para recorrer caminos y para avanzar en la construcción política de una Euskadi con una mayor cohesión social y con enfoque de género. No debemos inhibirnos, ni aceptar que no se cuente con nosotras. Cada persona hemos de ir configurando nuestro espacio personal y político, marcando nuestra propia identidad y haciendo presentes nuestras opiniones y argumentos para que sean tomados en consideración. Ese fue, en el fondo, el objetivo de las mujeres de Emakume Abertzale Batza. Ellas comenzaron el camino. A nosotras (y a nosotros) nos corresponde recoger su testigo y reinventarlo permanentemente con visión de futuro.
Martxoaren 8-a dela eta, alderdikide eta herritar orori dei egiten diogu udalerritan antolatutako mobilizazioetan parte hartzera.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09