Prentsa Aretoa

2021/12/30

Bizkaia hobetzeko Aldundiak aurkeztutako aurrekontua onartu dute Batzar Nagusiek

Unai Rementeria ahaldun nagusiak nabarmendu du tresnarik onena dela Bizkaia krisialditik atera dadin inor atzean utzi gabe, zerbitzu publikoak indartuz, jarduera ekonomikoari eta enpleguari lagunduz eta lurraldearen etorkizunerako funtsezkoak diren lau trantsiziotan aurrera eginez

rss Ezagutzera eman
Bizkaia hobetzeko Aldundiak aurkeztutako aurrekontua onartu dute Batzar Nagusiek

ARGAZKIA JAITSI

Batzar Nagusiek 2022. urterako Bizkaiko Aurrekontu Orokorra onartu dute, 8.886,1 milioi eurokoa. Kopuru horretatik, 1.905,3 milioi euro Foru Aldundiaren aurrekontuari dagozkio eta 1.459,8 milioi euro sailen aurrekontu erabilgarriari.

Unai Rementeria ahaldun nagusiak adierazi du aurrekontua Batzar Nagusien gehiengoak onartzeak aukera emango diola Aldundiari susperraldi ekonomikoa egonkortzeko behar diren inbertsioak eta gastuak egiteko, inor atzean utzi gabe. Ildo horretatik, gogorarazi du Aldundiak prestatutako aurrekontuaren helburua dela bizi-kalitate hobea eta zerbitzu publiko hobeak izango dituen eta berdinzaleagoa izango den Bizkairako bidean aurrera egitea dela, jarduera ekonomikoari eta enpleguari lagunduz eta Bizkaiaren etorkizunerako funtsezkoak diren lau trantsiziotan aurrera eginez: zaintza-sistema hoberako trantsizioan, mugikortasun iraunkorrerako trantsizioan, trantsizio digitalean eta trantsizio energetikoan.

Jarraian agertzen diren esteketan zehazten da foru-sail bakoitzaren aurrekontuan jasotako partida nagusiei buruzko informazioa:

ITURRIA: BFA