Prentsa Aretoa
2021/11/08
Bizkaiak 599 milioi euro gehitu ditu aurrekontura iraupen luzeko zainketetan babes-sarea eta trantsizioa indartzeko
Gizarte Ekintza sailak 599.380.000 euroko aurrekontua izango du 2022. urterako, 32 milioi euro gehiago, adinekoentzako, desgaitasuna duten pertsonentzako eta babesik gabe dauden adingabeentzako arreta indartzeko
Gizarte Ekintza Foru Sailak 599.380.000 euroko aurrekontua izango du 2022. urterako. Sailaren aurrekontu erabilgarria % 5,4 hazi da aurreko ekitaldiko kontuekin alderatuta; izan ere, Covid-19arentzako finkatutako ezohiko partidak indartu dira, hau da, 32 milioi euro gehiago, adinekoentzako, desgaitasuna duten pertsonentzako eta babesik gabe dauden adingabeentzako arreta indartzeko. Hurrengo ekitaldirako kontuek iraupen luzeko zainketak eraldatu dituzte, 45 milioirekin, proiektu zehatzetarako bideratuak, hala nola EtxeTIC zentroak, bizikidetza-unitateak egoitza-zentroetan edo erreferentziazko eskualde-zentroetan sartzea. Sergio Murillo: “Aurrekontu horrek lurraldean egoera zaurgarrian dauden pertsonei gaur egun ematen zaien erantzuna hedatzen du, eta etorkizuneko erantzuna osatuko duten eraldaketa-lerroak gauzatzen ditu”.
Sergio Murillok, Gizarte Ekintzako diputatuak, bere sailak 2022 ekitaldirako dituen aurrekontuak aurkeztu ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan; aurrekontu horiek 599.380.000 eurokoak dira. Zenbateko hori Foru Aldundiak erabilgarri duen aurrekontuaren % 41 da.
Sailaren aurrekontu erabilgarria % 5,4 hazi da aurreko ekitaldiko kontuekin alderatuta; izan ere, Covid-19arentzako finkatutako ezohiko partidak indartu dira, hau da, 32 milioi euro gehiago, adinekoentzako, ezgaitasuna duten pertsonentzako eta babesik gabe dauden adingabeentzako arreta indartzeko; zaintzaileak ahaztu gabe.
Gizarte Ekintzako diputatuak nabarmendu du Aldundiak konpromisoa hartu duela Bizkaian 115.000 pertsona baino gehiago artatzen dituen erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuen sare kaudimendun eta aurreratu bat garatzeko, eta azpimarratu du beharrezkoa dela gizarte-erronkei erantzutea, aurrera eginez Bizkaian iraupen luzeko zainketen trantsizioan.
Ildo horretatik, Sergio Murillo azpimarratu du hurrengo ekitaldirako kontuek zainketak eraldatu dituztela, 45 milioirekin, proiektu zehatzetarako bideratuak, hala nola EtxeTIC zentroak, bizikidetza-unitateak egoitza-zentroetan edo erreferentziazko eskualde-zentroetan sartzea. Eta hori guztia, "egungo sarean aurrerapenak egiteari utzi gabe, bizimodu independenteko programa gehiagorekin, desgaitasunen esparruko erantzuna handituz, okupazio-zentroetan erantzun egokituz, adingabeen familia-harreran ahalegin berezia eginez eta zaintzaileei laguntza emanez". Hala, "aurrekontu honek kontsignazio eta gauzatze zehatzak ditu, zabaltzen eta garatzen dugun kaudimendun sare horretatik, Bizkaian iraupen luzeko zainketen trantsizioan aurrera egiteko", esan du Sergio Murillok.
Adineko pertsonak: 207,7 milioi euro.
86 urteko aparteko bizi-itxaropena emakumeentzako eta 81 urtekoa gizonentzako; Bizkaian azken urteetan egin den gizarte-lorpenik handiena. Baina, hori, aldi berean, lehen mailako erronka bat da zaintzen sistemetarako, mendekotasun- eta kronikotasun-egoerak hazten baitoaz adinarekin batera.
Egoera horren aurrean, Bizkaia zentroen sarearen eraldaketa (iraupen luzeko zainketen beharrei erantzuteko), zaintzaileen babesa, eta zaintza formalak eta informalak uztartzen dituzten zaintza partekatuen sistema mistoak bultzatzen ari da.
Alde horretatik, Gizarte Ekintza Sailaren 2022rako aurrekontuak eraldaketa hori gauzatzen duten partidak barne hartzen ditu proiektu zehatz batzuen bidez, hala nola, hala nola EtxeTIC zentroak, bizikidetza-unitateak egoitza-zentroetan edo erreferentziazko eskualde-zentroetan sartzea, autonomia pertsonala sustatzeko zentroak edo lurraldeko plaza soziosanitarioak handitzea.
Ekitaldi honetan adinekoen zentroetara bideratutako aurrekontua 207.685.000 eurokoa izango da, eta zenbateko hori Sailak eskuragarri duen aurrekontuaren % 34,65 da, hau da, % 3,02 hazi da.
Desgaitasuna duten pertsonak: 77,5 milioi euro
Desgaitasuna duten pertsonen arretaren esparruan, desgaitasuna duten pertsonak eta beren familiak babesteko baliabideak mantentzeko apustuak irmoa izaten jarraitzen du. Hala, proiektuak 77.492.000 euroko aurrekontu bat aurreikusten du. Desgaitasuna duten pertsonei eta beraien familiei bideratutako egoitzazko baliabideak eta eguneko arretari lotutakoak areagotu dira, eta urte honetan martxan jarri diren zerbitzuak urtekotu dira. Ildo horretatik, mantendu egin da Gizarte Ekintzako hirugarren sektoreko erakundeekin dagoen aliantza estrategikoa, erakunde horiekin sinatutako ehun hitzarmen baino gehiagoren bitartez; hitzarmen horiek egoitzazko zentro eta etxebizitzetan 1.325 plaza (55.508.000 euro) eta eguneko arretarako zentroetan 1.399 plaza (20.352.000 euro) kudeatzeko dira.
Umeak: 53,69 milioi euro
Umeen programak babesik gabe dauden edo babesik gabe egoteko arrisku larrian dauden adingabe eta nerabeei babesa emateko Foru Aldundiak gauzatzen dituen ekintza guztiak barne hartzen ditu. Horretarako, esku-hartze programak garatzen dira, eta horiek babesik gabe dauden adingabeei laguntzen die zuzenean.
Umeei arreta emateko programarako aurreikusitako aurrekontua 9.583.000 eurokoa da, hau da, % 11,15 gehiago. Zenbateko hori babesgabetasun-egoeran dauden adingabeen egoitza-harrerara bideratutako GUFEren partidarekin osatzen da (44,11 milioi euro).
Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (GUFE): 126,4 milioi euro
Gizarte Ekintza Sailak 126.400.000 euro emango dizkio 2022an Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeari, bere jarduera garatu dezan.
Lehen aipatu diren haurrak babesteko zentroez gainera, institutu publikoak mendekotasuna duten adinekoentzako edo desgaitasun duten pertsonentzako 13 zentro kudeatuko ditu zuzenean; horiek 667 egoitza-plaza barne hartzen dituzte.
Erakunde publikoko plantillak 881 lanpostu izango ditu, eta horiek ordaintzeko 2022an 75.220.000 euro bideratzea aurreikusten da, ekitaldi honetan baino % 4,5 gehiago (3 milioi euro gehiago). Igoera horrek GUFEn kualifikazio handiagoko profesionalak izateko aurreikusitako lan ildoaren ondorioak biltzen ditu.
Mendekotasunerako prestazioak eta diru-laguntzak: 105,75 milioi euro
Programa horren aurrekontua 105.754.000 eurokoa da, eta hurrengo ekitaldian 261.000 euro gehiago izango dira. Kapitulu honetan, 74,77 milioi euro emango dira familia barruko zainketetarako (gaur egun, 21.000 pertsonak baino gehiagok jasotzen dute laguntza hori Bizkaian), eta, era berean, 1,1 milioi euro emango dira mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten pertsonek atseden hartzeko, baldin eta familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoaren onuradun badira. Halaber, 541.000 euro erabiliko dira Bizkaiko Zaintzaileen Estatutuan dagoen Zaintza Eskolako prestakuntza programa lurraldean zehar zabaltzeko.
Desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten hirugarren sektoreko erakundeentzako dirulaguntza izendunen kapitulurako, Foru Aldundiak 12,6 milioi euro bideratuko ditu aurten.
Balorazioa eta orientazioa: 8,5 milioi euro
Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuak 8,5000.000 euro izango ditu. Kapitulu honek, era berean, arreta goiztiarrerako aurreikusitako partida barne hartzen du, 2022an 4,2 milioi eurora iritsiko dena, 56 zentro hitzarturekin. Zentro horietatik, Bizkaian arreta goiztiarrerako zerbitzu publikoa eskaintzen da.
Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak 8.5000.000 euro izango ditu 2022an. Programa honetan, bisiten bidez mendekotasunaren eta etxeko jarraipenen balorazioa egiteko zenbatekoa sartzen da. Aurrekontua 3,7 milioi eurokoa da. Era berean, arreta goiztiarrerako aurreikusitako partida barne hartzen du, 2022an 4,2 milioi eurora iritsiko dena, 56 zentro hitzarturekin. Zentro horietatik, Bizkaian arreta goiztiarrerako zerbitzu publikoa eskaintzen da.
Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak aurrera egiten jarraitzen du gizarte zerbitzu publikoen sarearen bilakaeran, Bizkaia integratzaileagoa izan dadin gaur egun laguntza behar duten pertsonentzat eta etorkizunean beharko dutenentzat. Aurrerapen horren bidez, adineko pertsonei, ezgaitasuna duten pertsonei eta babesik gabe dauden adingabeei laguntzeko zerbitzuak sendotu dira, zaintzaileei laguntzeko neurriak zabaldu dira aldi berean, eta Bizkaian iraupen luzeko zainketen trantsizioa sustatuko da: "Hori da Bizkaian egiten ari garen trantsizio soziosanitarioari egiten diogun ekarpen zehatza, gizarte aurreratu guztiena, eta gaur egungo gizarte-zerbitzuak hobetzeaz gain gaurtik aurrera etorkizuneko gizarte-zerbitzuak hobetzera ahalbidetzen diguna", esan du Sergio Murillok.
ITURRIA: BFA
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09