Prentsa Aretoa
2021/09/17
Unai Rementeriak bere kudeaketaren berri emango du irailaren 29an
Azkenengo urte politikoan Bizkaiko Foru Aldundiak egindako kudeaketaren gaineko monografikoa izango da osoko bilkura eta etorkizuneko gobernu ekintza bideratzeko balioko du
Bizkaiko Batzar Nagusiek politika orokorreko osoko bilkura egingo dute asteazkenean, irailaren 29an. Azkenengo urte politikoan Unai Rementeriak Bizkaiko Foru Aldundian egindako kudeaketaren gaineko monografikoa izango da osoko bilkura eta etorkizuneko gobernu ekintza bideratzeko balioko du. Aldundiak berak eskatuta, eta Ana Otadui Batzar Nagusietako lehendakariak Mahaiko eta Bozeramaileen Batzordeko kideei proposamena jakinarazi ostean, Aldundiak Gernikako Batzar Etxean egingo den osoko bilkurara deituko ditu lurraldeko ordezkariak.
Bilkura Foru Gobernuko arduradun nagusiaren berbaldiarekin hasiko da. Rementeriak 2 orduko tartea izango du eta, ordubeteko atsedenaldiaren ostean, Batzar Nagusietako bost taldeek 30 minutu izango dituzte, gehienez, Bizkaiko Gobernuko arduradunari erantzuteko. Eztabaidak aurrera jarraituko du diputatu nagusiaren erantzunarekin eta, ostean, Batzar Nagusietako taldeek berriro esku hartuko dute, azkenengo hauteskundeetan lortutako ordezkaritzaren araberako ordenan (txikienetik handienera); bozeramaile bakoitzak 10 minutu izango ditu Rementeriari erantzuteko.
Eztabaidea amaituta, bost taldeek 48 orduko epea izango dute ebazpenerako proposamenak aurkezteko eta horreek hurrengo asteazkenean, urriaren 6an, eztabaidatuko dira.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09