Prentsa Aretoa

2020/05/15

EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin Bizkaia alderdiek izenpetu duten adierazpenean Espainiako Gobernuari eskatu diote askatasun-gabetzearen alternatibak bilatzea presoen osasun eskubidea bermatzera begira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

COVID-19ak sortarazi duen pandemiak eragindako osasun-krisia espetxeetan dauden pertsonengan eragin handia izaten ari dela jakitun eta Nazioarteko erakundeen gomendioei jarraiki, hala nola OMEren edo Europako Kontseiluaren gomendioei jarraituz, hiru alderdi politikoek askatasunaz gabetzearen ordezko neurriak martxan jartzea eskatzen dute, besteak beste, presoak espetxetik ateratzea eta hurbiltzea, presoen eta senideen arteko komunikazioak ahalbidetzea, birusa espetxe barruan zabaltzea saihesteko diagnostiko azkarrak egitea eta talde ahulei edo arrisku-taldeei arreta medikua bermatzea,hau da, adin nagusiko taldeei edo aldez aurretik patologiak dituztenei.