Prentsa Aretoa

2020/04/15

EBBk Batzar Nagusiko kideei jakinarazi die barne hauteskunde prozesua bertan behera geratu dela koronabirusaren krisiaren ondorioz

Euzkadi Buru Batzarra eta Herrialde Buru Batzar berriak aukeratzeko barne prozesuaren lehen hautespen aldia maiatzaren 18an hastea aurreikusita zegoen. Prozesua albait arinen hasiko da, egoerak aukera hori eman bezain laster

rss Ezagutzera eman
EBBk Batzar Nagusiko kideei jakinarazi die barne hauteskunde prozesua bertan behera geratu dela koronabirusaren krisiaren ondorioz

ARGAZKIA JAITSI

Euzkadi Buru Batzarrak Batzar Nagusiko kideei jakinarazi die EAJ-PNVren aberri exekutiba eta Herrialde Buru Batzarrak berritzeko aurreikusi zen barne hauteskunde prozesurako egutegia bertan behera utzi behar izan dela. Barne prozesu hau maiatzaren 18an hastea aurreikusita zegoen. Jeltzaleen aberri exekutibak ildo beretik nabarmendu du prozesuari albait arinen helduko zaiola, egoerak aukera hori eman bezain laster.

Erabaki hau hartu beharra ekarri dute gaur egun Covid-19ak eragin duen krisiaren ondorioz ematen ari den ziurgabetasun egoerak eta agintariek ezarri dituzten murrizketek. Gaurko egoeran, EBBk zail ikusten du iragan urtarrilean aurtengo uztailaren 11n eta 12an EAJ-PNVren VIII. Batzar Nagusian amaitzea aurreikusi zen barne hausnarketa prozesurako deiarekin batera Uri Erakundeei bidali zitzaien egutegia betetzea. Batzar Nagusia, momentuz behintzat, ez da bertan behera utzi. EAJ-PNVren Batzar Nagusirako barne prozesuaren lehen urratsa apirilaren 17rako aurreikusita zegoen. Egun horretan, datorren ostiralean, Euzkadi Buru Batzarrak Udal Batzarrei bidaliko zien Aberri Estatutuak aldarazteko proiektua. Gaur egungo alarma-egoeran, ez dago izapide hori betetzerik.

EBBk aditzera eman duenez, prozesua albait arinen jarriko da abian, egoerak aukera eman bezain laster eta berme guztiekin egiteko aukera dagoenean. Horretarako, Aberri Batzar bat deituko da eta bertan emango dira ezagutzera epe eta prozedura berriak barne hauteskunde prozesuari berriz ekin ahal izateko.