Prentsa Aretoa

2020/04/09

Urkullu Lehendakariak egindako bidea aitortu eta etorkizun hobea eraikitzen jarraitzearen alde agertu da

Gaur 40 urte bete dira Eusko Jaurlaritza berria abian jarri zenetik

rss Ezagutzera eman
Urkullu Lehendakariak egindako bidea aitortu eta etorkizun hobea eraikitzen jarraitzearen alde agertu da

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Jaurlaritza berria martxan jarri zeneko 40. urteurrenean, Iñigo Urkullu lehendakariak egindako bidea aitortu nahi izan du, eta etorkizun hobea eraikitzen jarraitzearen alde agertu da. "Urteurren honek geure historiaz jabetzeko aukera ematen digu... Gure aurrekoen ahalegin eta konpromisoaz… Zailtasunak gainditzeko dugun gaitasunaz… Desberdintasunen gainetik indarrak elkartzeak duen garrantziaz...", adierazi du.

Mundu mailako osasun-krisi honetan murgilduta, Lehendakariak autogobernuaren erakundeen garrantzia azpimarratu du: Osakidetza, Ertzaintza, euskal hezkuntza eredua, gizarte-babeserako sistema, Ekonomikoa Ituna… “Lau hamarkada hauetan babesa eta ongizatea eskaini dituzten erakundeak”, gaineratu du.

Eusko Jaurlaritza

1936ko urriaren 7an eratu zen lehen Eusko Jaurlaritza, Euskadiren erakundetzea abian jarri zelarik; hala ere, gerraren eta diktaduraren ondorioz, autogobernua eten egin zen. Diktadura eta erbesteko urteen ondoren, Gernikako Estatutua onartu eta gero, 1980ko apirilaren 9an, berriro jarri zen martxan, demokrazian, Eusko Jaurlaritza berria.