Prentsa Aretoa
2020/03/27
Urkulluk konfiantza eta sosegua eskatu ditu krisi hau gainditzeko
Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren zuzendari bakar gisa laguntzen dion aholku-batzordearen bileraren buru izan da
Larrialdeiari aurregitekobidea (LABI) aholku batzordea-ren bilera
PARTE HARTZEA IñIGO URKULLU - 2020/03/27
Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen dion Aholku Batzordearen bileraren buru izan da gaur goizean. Batzorde hori koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko sortu zen. Bertan izan dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaileJosu Erkoreka, Osasun Sailburu Nekane Murga, Segurtasun Sailburu Estefanía Beltrán de Heredia; Araubide Juridikoaren Sailburuorde Sabino Torre, Osasun Sailburuorde Iñaki Berraondo eta Segurtasuneko Sailburuorde Josu Zubiaga. Hauekin batera, hiru lurralde historikoetako Ahaldun Nagusiak, Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano, Eudeleko Presidente Gorka Urtaran eta Gobernuaren Ordezkari Denis Itxaso izan dira.
Bileraren helburua egoera aztertu eta koronabirusa geldiarazteko hartu beharreko neurri berriak adostea izan da.
Bizi dugun testuinguruan, osasun-larrialdia eta herritarren kezka nagusi diren honetan, Lehendakariak konfiantza eta sosegua eskatu ditu krisi hau gainditzeko. “Konfiantzarako eta sosegurako arrazoiak baditugu. Bada itxaropenerako arrazoirik”, adierazi du. Hala, aitortu du konfiantzarako eta lasaitasunerako arrazoiak indartzea erakundeen funtsezko zeregina dela, eta horrek berekin dakarrela arduraz jokatzea, elkarlanean aritzea eta "batzen gaituena zatitzen gaituenaren aurretik jartzea".
Ildo horretan eta etorriko diren zailtasunez jabetuta, Lehendakariak hurrengo bi asteetarako bost lehentasunaklaburbildu ditu:
- Osasuna, osasun publikoaren zerbitzua eusteko.
- Gizartea, behar gehien dituztenei eta familiei laguntzeko.
- Ekonomia, enpresei laguntzeko eta enplegua babesteko.
- Komunikazioa, gizartea gardentasunez eta leialtasunez informatzeko.
- Auzolana, lehentasunei elkarlanaren bidez erantzuteko, energia alferrik ez galtzeko.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09