Prentsa Aretoa
2019/11/06
Batuz ezartzeak Ogasun sailaren aurrekontua 135,1 milioi eurora iristea eragingo du
Foru Aldundiaren Informatika Planerako partida da sailaren aurrekontuan gehikuntzarik handiena izango duena: 4,3 milioi euro gehiago zergadunari laguntzeko eta zerga iruzurrari aurre egiteko plataformak behar dituen programa eta garapen informatikoak martxan jartzeko.
tuen proiektuan jasotakoaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak 135,1 milioi euroko aurrekontua izango du, hau da, 2019an baino % 7,36 gehiago (9,3 milioi euro gehiago). José María Iruarrizaga foru-diputatuak azaldu duenez, Batuz martxan jartzeko egingo diren inbertsioek eta soldata-gastuaren hazkundeak eragingo dute gehikuntza hori.
Zergadunari laguntzeko eta zerga-iruzurraren aurkako borrokatzeko Batuz plataformak behar dituen programa eta sistema informatikoak garatzeko, 35,3 milioi euroko kopurua ezarri da Aldundiaren Informatika Planerako. Hau da, 2019ko ekitaldiko aurrekontuan jasotakoa baino 4,3 milioi euro gehiago (% 14ko gehikuntza). Batuz 2020an zehar inplementatuko da, eta langile autonomoek eta enpresek nahitaez erabili beharko dute 2021ean.
Bizkaiko Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantzetako Batzordean aurkeztu ditu zifra hauek Iruarrizagak. Izan ere, batzorde horretan izapidetzen ari da Bizkaiko 2020rako Aurrekontu Orokorren proiektua. Batzorde horretan adierazi du langileen ordainsariak Ogasun Saileko aurrekontuaren % 56,7 direla; guztira, 76,6 milioi euro. Halaber, 31,5 milioi euro (% 23,3) sailaren eguneroko funtzionamendurako eta Ogasunak zergadunekin dituen harremanetarako beharrezkoak diren ondasun korronteen eta zerbitzuen arloko gastuetarako izango dira. Gastu gehien eragingo duen hirugarren kapitulua inbertsio errealena da (% 17,7), nagusiki Aldundiaren Informatika Planari dagokiona.
Bestalde, hurrengo ekitaldirako aurrez ikusitako beste partida batzuen artean, Ogasun eta Finantzen foru-diputatuak zehaztu du 2,7 milioi euro Bizkaiko Katastroa mantentzeko eta udalerrien zonifikazio-azterketak eta higiezinen merkatuko laginei buruzko azterketak egiteko erabiliko direla. Eta 137.000 euro erabiliko dira Ekonomia Ituna ezagutzera emateko jarduketetarako; besteak beste, Ekonomia Itunaren Dokumentazio Zentroari eta Ad Concordiam elkarteari dirulaguntzak emateko eta Nevadako unibertsitatearekin hitzarmena egiteko.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09