Prentsa Aretoa
2019/09/25
Itxaso Atutxak aurreratu du EAJ-PNVk ez duela inolako arazorik PSErekin batera Bizkaian aldaketa fiskalak bideratzeko
BBBko presidente andreak baieztatu du talde biek akordio batetara iristeko biderik onena bilatuko dutela “normaltasun osoz”, hau da, “beste dekretu baten bidez edo Batzar Nagusietan beste arau bat onartuaz”
EAJ-PNVren BBBko presidente Itxaso Atutxak gaur bertan baieztatu du Bizkaiko EAJ-PNVk ez duela “arazorik” PSErekin batera behar besteko aldaketa fiskalak bideratzeko eta “egokitzeko” azken egunotan errenta irregularren fiskalitatearen inguruan sortu den polemikaren ondoren. “Gehiago zehaztu behar bada, egingo dugu eta gauzak argituko ditugu. Guk ez dugu arazorik apur bat atzera egiteko eta gaia bideratzeko, normaltasun osoz egingo dugu,gainera”, nabarmendu du.
Zentzu berean, Atutxak gogoratu du aldaketa fiskal horiek sartzen direla foru erakundeak ekintzailetzaren alde bultzatzen dituen politiketan, eta Athletic-eko jokalariek lortuko lituzketen onuren inguruan sortu den polemika dator “egunkari batek atera duen ondorio batetik”, bere hitzetan “inoiz ez baitugu horretan pentsatu”. “Arau honek bilatzen duena da ekintzailetzaren aldeko politikak abian jartzea”, argitu du. “Europan %25 eta %30 arteko zerga inposaketak dituzte halako mozkinak dituztenentzat eta Bizkaian egoera berezi batean geunden. Gipuzkoan aldarazpen bat egin zen duela urte bete eta zerga hori %25ean dago. Guk ez dugu esaten desarmonizazioa dagoenik. Eskuduntza badute eta uste dut oso neurri ona dela, baina Bizkaikoa egokitu beharko litzateke eta helburu horrekin planteatu zen aldarazpena”, azaldu du.
Atutxak gogora ekarri nahi izan du agiri hori publikoa izan dela izapidetzen hasi zenetik eta baieztatu du “inola ere ez da eman zintzotasunik eza Aldundiko ordezkarien aldetik, atzo Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak kritikatu bezala”. Dekretua “uztailaren 1ean” eman zen argitara eta “denon eskura egon da bi hilabeteotan” .
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09