Next Euskadi
Alderdi Eguna 2019

Prentsa Aretoa

2019/06/02

EAJ-PNV Bizkaiko Batzar Nagusietara deitzeko tradizioan parte hartu du Deiadar Mendien egunean

Bost urte itxaron behar izan dira Ganekogortako gailurrean adarraren soinua berriz entzun ahal izateko. Tontor hau deiadar mendia da Antonio Trueba Bizkaiko Jaurerriko kronista eta artxibozainak hala izendatu zuenez geroztik

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV Bizkaiko Batzar Nagusietara deitzeko tradizioan parte hartu du Deiadar Mendien egunean

ARGAZKIA JAITSI

Beste behin ere, Euzko Abertzaleak batzarkide taldeko batzarkideek Bizkaiko Batzar Nagusietara deitzeko ekitaldian parte hartu dute Deiadar Mendien egunaren edizio berrian. Jon Andoni Atutxa, Kontxi Claver, Oscar Arana eta Aitor Ibarra, Ana Otaduirekin batera, Ganekogortako gailurrera igo dira mendigoizaleen klasiko bihurtu den eguna gozatzera joan diren ehunka lagunekin batera.

Bost urte itxaron behar izan da Ganekogortako tontorrean berriro adar-hotsa entzuteko. Mendi hori ‘deiadar-mendi’ izendatu zuen Antonio Trueba Bizkaiko Jaurerriko artxibozainak (Gorbeia, Oiz, Kolitza eta Sollubegaz batera), eta horregatik egin da bertatik Batzar Nagusietarako deia. Ondoren, jaialdi bat egin da Pagasarriko zelaietan, jende asko eta asko batu duena.

Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatu duen ibilaldi hau 8:00etan hasi da Kobetamendin. Parte-hartzaileek ohikoa ez den beste bide bat hartu dute Pagasarrira igotzeko, astebururo bertara joaten diren ehunka bilbotarrek erabili ohi ez dutena. Pagasarrin ezarri da lehenengo hornidura-gunea. Zerbait jan eta edan ostean, Bilboko tontor mitikotik Ganekogortako tontorrera (998 m) igo dira, eguerdian adarrak jotzeko tradizioa leialtasun osoz betetzeko. Tontorrean adar-hotsa entzun ostean, Pagasarriko zelaietara aldatu da jai-giroa, eta bertan ez dira faltatu musika (Bilbao Musikako trikitilariak eta Lur Soinuak musika-eskolako txalapartariak), dantzak (Goialde dantza-taldea), antzerkia (El Gran Rufus), bertsolariak (Algortako Bertsolari Eskola), indarrak berritzeko kopau bat (Errekaldeko Peñascal Taldea kooperatiba), eta igoera osoa egin dutenei eman jaken oparia.

Aurten, Bilboko Gailurra mendi-taldea arduratu da ekitaldi antolatzeaz, eta, ohiturari jarraiturik, gaur lekukoa eman dio Lemoako Ganzabal mendi-taldearen ordezkariari, talde horrek antolatu dean Deiadar Mendien Egunaren hurrengo edizioko ibilaldia, datorren urtekoa Gorbeian izango da-eta.

Next Euskadi