Prentsa Aretoa
2019/05/11
Rementeriak Getxon baieztatu du "boto bakoitzak balio duela" hiritargoaren egunerokoarekin zerikusi handia duten gaiak erabakiko diren hauteskundeetan
Andoni Ortuzarrek Euskadiren zerbitzura jarri ditu EAJ-PNVren gizon eta emakumeak "pertsona fidagarriek osatutako alderdia gara, garrantzizko gauzetara gaudelako, kaleko jendearen arduretara"
20190511_Andoni Ortuzar. Getxo
MINTZALDIA - 2019/05/1120190511_Unai Rementeria. Getxo
MINTZALDIA - 2019/05/1120190511_Amaia Agirre. Getxo
MINTZALDIA - 2019/05/11
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
“Boto bakoitzak du bere balioa. Eta balio handia du, gainera”. Unai Rementeriak, EAJ-PNVk Bizkaiko Ahaldun Nagusirako proposatuko duen hautagaiak, gaur azpimarratu du Getxon maiatzaren 26an hautestontzietara joateak duen garrantzia, hiritargoaren eguneroko gauzak erabakiko diren hauteskundeetan parte hartzera begira, berauetan erabakiko direlako gizarte zerbitzuak, enplegu politikak eta garraio publikoa. Rementeria gaur arratsaldean izan da EAJ-PNVk Erromoko Eugenia Deuna Enparantzan egin duen ekitaldian. Mitin berean hitz egin dute Getxoko alkategai Amaia Agirrek eta Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak. Jeltzaleen agintari gorenak euskal hiritargo osoaren zerbitzura jarri du EAJ-PNV osoa, bere zerrendetan “pertsona fidagarriak” aurkezten dituen alderdia “garrantzizko gauzetara gaude, kaleko jendeari benetan ardura dioten kontuetara”.
“Madrilen gertatutakoaren aurrean ikusi eta ikasi egin behar dugu”, ohartarazi du Rementeriak. “Hiru hauteskunde hiru urtetan eta, zelan daude? Lehen egunean bezala: zalaparta eta iskanbila hutsean, gobernurik gabe, proiekturik gabe. Geldituta. Inork nahi al du hori Bizkaian? Horrela bizi nahi al dugu? Aldundi indartsua behar dugu Bizkaia indartsua egiteko. Maiatzaren 26an boto asko behar ditugu. Botoak Metroa egiteko, egoitzetarako, eguneko zentroetarako, eskola kirolerako, itsasadar azpiko tunelerako, bidegorriak egiteko…. Hilaren 26an hori dena bozkatuko da. Bestela bizi gara bestela bozkatzen dugulako. Eta bestela bozkatzen dugu bestela bizi nahi dugulako, horregatik bozkatzen dugu EAJren alde”, azpimarratu du jeltzaleen hautagaiak. Rementeriak era berean azpimarratu du zeinen garrantzitsua den hautestontziekin daukagun hitzordu honetan hutsik ez egitea, eta 2015an gertatutakoaren lau adibide ekarri ditu gogora: Plentzian, bi botorengatik EAJk ez zuen gehiengoa eskuratu eta Bildu eta independenteen arteko itunak alkatetza kendu zigun; Mañarian EAJk bi botorengatik galdu zuen; Mallabian hiru botorengatik irabazi genuen ; eta Barakaldon alkatetza lortu genuen PSEk baino 65 boto gehiago jaso genituelako. Horregatik berretsi duenez “boto bakoitzak balio du, balio handia. Inor ez dadila damutu bozkatzera joan ez delako”.
Rementeriak era berean nabarmendu nahi izan du EAJ-PNV Bizkaiko hauteskundeetan aurkeztuko dela zerbitzu eta proiektu orriak beteta. Gobernu programaren %96 a beteta dago, 30.000 langabe gutxiago ditugu herrialdean, urtero 117.000 pertsona artatu ditugu, hauen artean nagusiak, adingabeak eta gaigabetasuna duten pertsonak. Eta “Bizkaia osoarentzako etorkizuna planteatzen duen egitasmoa” daukagu, Herrialde honen nortasunaren zutabe diren hiru ardatzetan islatzen dena: kosta, itsasadarra eta Bizkaia berdea. “Lanak eginda dauzkagu. Hori da seriotasuna eta konfiantza. Hori da EAJ: hitza bete dugu eta Bizkaia hobetzeko proiektuak ditugu”.
Andoni Ortuzarrek argi baino argiago utzi nahi izan du maiatzaren 26an jokoan egongo dena. Getxoren ordez, beste bizitokiren bat aukeratuko luke inork? Bizkaiaren ordez beste herrialderen bat aukeratuko luke inork? Eta galdera hori Euskadi osoarekin errepika liteke, gure herri guztiekin. Maiatzaren azken igandeko hauteskundeen abiapuntua horixe da, galdera hori: non gauden, nola bizi garen, zein ilusio dugun, Metroak edo Bizkaibusek eroango gaituen, zer ibilbide, parke, bidegorri daukagun, gure nagusiak eta beharrizan egoeran daudenak nola artatzen ditugun. Hori dena da maiatzaren 26ko hauteskundeetan erabakiko dena”, baieztatu du jeltzaleen buruak. Ortuzarren aburuz, iragan apirilaren 28an jasotako babes handiak erakusten du EAJ-PNV dagoela euskal hiritargoak nahi duen tokian; horregatik, hain zuzen, maiatzaren 26ko hauteskundeei begira ez du ezer berezi edo arrarorik egin behar.” Hauteskunde hauetan ez dugu zentratu behar, beste batzuek esaten duten moduan. Gure grabitate zentroa orekatuta egon da beti. Egonkortasuna eta ziurtasuna bilatzen eta ematen dugu. Fidagarriak gara. Garrantzizko gauzetara gaude, kaleko jendearen benetako arduretara. Gurekin, EAJrekin, gauzek funtzionatu egiten dute”, baieztatu du.
Amaia Agirrek, Getxoko alkategai jeltzaleak, zera baieztatu du “hazi, bizi, lan egin eta gozatzeko udalerria nahi dugu”. Horretarako, “behar besteko jarduerak bultzatuko ditugu Getxo Bizkaiko Badiako lekurik onena izan dadin kirol praktikarako, gazteek inguru osasungarrian hazteko aukera izan dezaten”. “Aldundiarekin elkarlanean”, esan du “nagusientzako egoitza eta gazteentzako etxebizitza dotazionalak egingo ditugu hemen, Erromon, eta ekintzailetzaren aldeko apustua egingo dugu, Algortan lankidetzarako gunea sortuz eta ur-praktikarekin, nautikarekin eta kirol portuarekin lotutako enpresen haztegia abian jarriz”, beste hainbat ekimenen artean.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09