Prentsa Aretoa

2018/09/24

Rementeriak Nagusi Intelligence Center iragarri du, zahartzearen erronka Bizkaiarentzako aukera bihurtzeko

Ahaldun Nagusiak Aldundiak esku artean dituen etorkizuneko erronkak iragarri ditu Politika Orokorreko Osoko Bilkuran; erronka horien artean zahartzeari ekitearen arloan Bizkaia mundu mailako erreferente bihurtzea dago. Ondore horretarako Nagusi Intelligence Center-a ezagutzan, teknologia berrien ekoizpenean eta big datan espezializatuko da

rss Ezagutzera eman
Rementeriak Nagusi Intelligence Center iragarri du, zahartzearen erronka Bizkaiarentzako aukera bihurtzeko

ARGAZKIA JAITSI

Halaber, adierazi du Ekintzailetzako Nazioarteko Zentroa Bilboko Plaza Biribilean egongo dela, Bizkaia Dorrea  deitu duen eraikinean; eraikin horretan, aldi berean, Aldundiaren zerbitzuak egongo dira. Saioan zehar Unai Rementeriak politika egiteko era berri bat eskatu die taldeei, erasoetatik urrun egongo dena, eta Lurraldea disfrutatzen ari den normaltasunari duen balioa emateko eskatu du, egonkortasunean, bizi-kalitatean eta gizarte helduan oinarritzen den normaltasuna, alegia.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, Nagusi Intelligence Center sortuko dela iragarri du; zentro honetan biztanleriaren zahartzearen erronka jarduera eta enplegu sektore berria garatzeko aukera  bihurtuko da, Silver Economy,  adineko pertsonen beharrizanei erantzuna emateko. Politika Orokorreko Osoko Bilkuran azaldu duenaren arabera, Silver Economy horren barruan Bizkaian gara daitezkeen arloak zehaztu ondoren, Aldundiak hiru erronka ezarri ditu   NIC horrentzat: zahartzeari zuzenduta egongo den berariazko prestakuntza izango duten profesionalak edukitzea, batez ere bioingeniaritza eta medikuntzako teknologiaren esparruetakoak; adineko pertsonen zerbitzurako teknologia berriak sortzea, euren bizi-kalitatea hobetzekoak; eta euskal administrazioek biltegiratzen dituzten datuak pertsonei arreta hobea eskaintzeko ezagutzan transformatzeko big data plataforma bat sortzea, betiere pribatutasuna eta segurtasuna bermatuz.

Rementeriak jakitera eman du Bilboko udalak eta Eusko Jaurlaritzak ere proiektu honetan parte hartuko dutela; Aldundiak  20 milioi euroko inbertsioa egingo du datozen lau urteetan. Zentroa, halaber, Nazioarteko Ekintzailetza Zentroari lotuta egongo da, alde batetik  ikertzaileak eta ekintzaileak eta, bestetik, horiek  eta Silver Economy-aren arloko enpresa teknologiko handiak eta zerbitzuak lotuko dituelako. Unai Rementeriak  jakinarazi du Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa BBVAk okupatzen zuen dorrean kokatuko dela, Bilboko Plaza Biribilean, eta bertan Bizkaiaren beharrizanei konektatuta egongo den ekintzailetza eta berrikuntzako ekosistema bat egongo dela.

Proiektua Aldundia eta Udalak sustatuta dago eta aurrera jarraitzen du eta urriaren amaierarako prest egongo da bi erakundeen arteko lankidetza-akordioa. Urtarrilean sektorean esperientzia duen nazioarteko agente bat kontratatzeko lehiaketaren deialdia egingo da, zentroa dinamizatzeko. Rementeriak esan duenaren arabera Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa berak Bizkaia Dorrea deitu duenaren bihotza eta funtsa izango da eta iragarri du Aldundiak eraikinak libre duen esparru guztia okupatuko duela, alokairu-araubidean,  bere zerbitzuen atal bat zentralizatzeko, bide hau eragingarriagoa delako  eta herritarrari zerbitzu hobea emateko balioko duelako.

Normaltasunari gorazarre

Ahaldun Nagusiak  Gernikako Batzar Etxean egin den Politika Orokorreko Osoko Bilkuran egin ditu iragarpen horiek. Bere gobernuak bete dituen konpromiso guztien balantzearekin batera eskerrak eman dizkie Bizkaiko Foru Aldundian lan egiten duten eta Lurraldeak normaltasunez funtzionatzean laguntzen duten pertsona  guztiei. Ildo horretatik, Rementeriak Bizkaia gozatzen ari den normaltasuna baloratu egin behar dela gogorarazi du; egonkortasunean, bizi-kalitatean eta gizarte helduan oinarritzen den normaltasuna. Halaber, berretsi egin du Bizkaiaren alde lan egiteko duen konpromisoa, nahiz eta onartu batzuetan beste alderdi batekoa izate hutsagatik edo beste ideia batzuk edukitzeagatik gainerakoak suntsitzea baino bilatzen ez duen politika egiteko eraren ondorioz gogo hori galtzen duela.

Ahaldun Nagusiak Lurraldearen egoera birpasatu du eta,  kasu honetan ere etorkizuna aintzat hartuta, ohartarazi du beharrezkoa dela langile bizkaitar guztiek erretiratu ostean jasoko dituzten pentsio publikoen osagarri bat edukitzea. Horregatik, berriz azpimarratu du, enpresaburuak, langileak eta sindikatuak deitu ditu  gaur egun Gipuzkoan eta Alemania, Danimarka, Erresuma Batua edo Holanda bezalako herrietan abian dagoen  BGAE baten antzekoa sortzeko akordiora irits daitezen.

Halaber, batasuna eskatu dio tokiko merkataritzari eta esan du arduratuta dagoela sektore horrek bizi duen egoerarekin, kontsumoaren gora egitea ez delako hurbileko merkataritzan islatzen. Berretsi egin du Aldundiaren konpromisoa  merkataritza honek bizirik jarraitzea dela eta helburu horretarako bi milioi euro destinatu dituela ekintza batzuetarako; azaldu du erronka nagusienetakoa Bizkaian erroldatuta dauden merkataritzaren arloko 77 elkarteek proiektu bera konpartitzea dela. Ildo horretatik, batu ondore mundu mailako erreferente bihurtu diren elektrizitatearen edo automozioaren arloetako enpresa bizkaitarrek hartu zuten bide beretik joz,  euren arteko aldeak gainditzera  gonbidatu ditu.

Iturria: www.bizkaia.eus

Berbaldi osoa