Prentsa Aretoa
2017/12/01
Aldundiak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazteen artean boluntariotza bultzatzeko kanpaina abian jarri dute
Bi erakundeek #IzanZuAldaketa kanpainari jarraipena emango diote boluntarioen lana balioesteko
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Bizkaiko Foru Aldundiak Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna dela-eta -datorren abenduraen 5ean- Bizkaiko gazteek gizarte erakundeetan egindako lana balioetsi nahi dute.
2016an bi erakundeek elkarlanean garatutako #IzanZuAldaketa kanpainari jarraipena eman nahi izan diote sinatuta duten lankidetza hitzarmenaren barnean. Orduan, asmoa bikoitza izan zen: batetik, Bizkaiko gazteek gizarte erakundeetan egindako lana balioetsi; eta, bestetik, lurraldeko gazteen artean boluntariotzari lotutako ekimenak sustatu.
Aurten, boluntario gazteen lana aintzatesteko beharra azpimarratzeko boluntariotzan parte hartu duten pertsonen eta oraindik boluntario direnen esperientziei, testigantzei eta bizipenei protagonismoa eman nahi zaie. "Zer suposatu dizu boluntario izateak?" galdera abiapuntu bezala izanda, sare sozialen bidez ekarpenak biltzea da asmoa eta 2018ko irailean boluntario-topaketa batekin kanpainari itxiera ematea
Aho batez boluntariotza azpimarratzeko beharra
Bizkaiko Foru Aldundiak apustu irmoa egin du gazteentzako aukerak sortzeko erakunde guztien parte hartzearekin eta gazteen parte hartzearekin ere bai. Horren erakusle diren alde positiboak mahai gainean jarri nahi dira, boluntariotzari esker garatutako trebetasunen, abilezien edo konpetentzien bilakaera azpimarratuz. Hori guztia batzeko xedearekin eratu da kanpaina hau. Boluntarioek edo boluntario ohiek izan dituzten bizi-esperientzia pertsonal positiboak jasotzeko eta gizarteari horiek guztiak aurkezteko, boluntariotzak dituen balore aberasgarriak erakutsiz.
Boluntariotza kanpaina Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak sinatuta duten lankidetza hitzarmenaren barnean koka daiteke. Elkarlanaren funtsa gazteen plataformak gazte eta administrazioen artean zubi-lana egitea da, hauen eskariak arduradun politikoei helarazi eta politika publikoetan eragina izateko. Lankidetza honi esker Boluntariotza kanpaina eta beste hainbat ekimen gauzatu ahal izan dira, besteak beste, hezitzaileei bideratutako hiru gida.
Boluntarioen esperientzia bila
Facebook, Twitter edo Instagram sare sozialetan #IzanZuAldaketa traola erabiliz Bizkaiko boluntario eta boluntario ohien esperientziak, bizipenak edo esateko dutena batu nahi dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, ondoren irailean burutuko den topaketan zer landu izateko. Bertan, boluntariotzaren iragana, orainaldia eta etorkizuna aztertuko da, partaide bakoitzak boluntariotzaz duen ikuspegia adieraziz eta beraien esperientziak mahai gainean jarriz. Azken helburua, egindako lana balioesteaz gain gazte gehiago boluntariotzara animatzea eta boluntariotzaren erronka berriak identifikatzea da.
ITURRIA: BFA
Bideo erlazionatuak...
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09