Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2017/11/10

Enplegua, Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak genero-ikuspegia txertatzen duen lehenengo aurrekontu-proiektua landu du

Sailaren aurrekontua milioi bat eurotik gora haziko da aurrekoarekin alderatuta, baina berdin mantentzen da enpleguaren, elkartasunaren, gizarte-kohesioaren aldeko apustua

rss Ezagutzera eman
Enplegua, Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak genero-ikuspegia txertatzen duen lehenengo aurrekontu-proiektua landu du

ARGAZKIA JAITSI

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak genero-ikuspegia txertatzen duen aurrekontu-proiektua egin du, Enplegu eta Ekintzailetzarako programaren baitan (17.026.000 euro, pertsonalaren kapitulua kenduta): Bizkaiko Foru Aldundian egiten den halako lehenengo ekimena da.

Saileko foru-diputatu Teresa Laespadak Batzar Nagusietako Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasunerako Batzordean aurkeztu du, gaur, sailaren 2018rako aurrekontua, zeina milioi bat eurotik gora haziko den ekitaldi honetakoarekin alderatuta, baina berdin mantenduz enpleguaren, elkartasunaren, gizarte-kohesioaren eta berdintasunaren aldeko apustua.

Laespadak adierazi du elkartasunaren, gizarte-kohesioaren eta berdintasunaren aldeko apustua egiten duela sailak, baina gastu publikoari eutsiz, efikaziaren eta efizientziaren bila. Gaineratu du zirkularrak direla sailaren politikak, eta enplegua, inklusioa, berdintasuna, dibertsitatea eta lankidetzan pentsatuz egiten dela lan.

Enplegu eta Ekintzailetzarako programaren baitako aurrekontua genero-ikuspegia txertatuz egin izanari buruz, diputatuak azaldu du hala egiteak saila eramaten duela argazki batetik, hots, enpleguaren arloan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean eragiteko egiten duenaren argazkitik berdintasun erreala lortzeko benetan egin behar duenera.

Aurrekontua egiterakoan funtsezko helburu bi jadetsi nahi izan dira: enplegurako zailtasun bereziak dituzten emakumeak gaitzea, batetik, eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren aldeko proiektu berritzaileak garatzea, bestetik.

Gainera, batzorde tekniko bat eratu da aurrekontu-programa hori lantzeko, non eskuz esku lan egiten duten Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko langileek (Enplegua Sustatzeko zein Berdintasun, Lankidetza eta Dibertsitaterako zuzendaritzak) zein Ogasun eta Finantza Sailekoek (Aurrekontuetarako eta Ekonomia Kontrolerako Zuzendariordetza).

SAILARI BURUZKO DATUAK

Sail osoaren aurrekontua 58.179.051 € da, eta pertsonalari dagokion 1. kapitulua kenduta, berriz, 51.338.000 € dira. Horrek esan nahi du % 2,62 hazi dela 2017koarekin alderatuta.

Kontu horiek honela banatzen dira:

  •  Administrazio Orokorra: 778.000 euro; aurten baino % 10,57 gutxiago
  •  Foru Aldundiaren Plan Informatikoa: 975.000 euro; aurten baino % 57,26 gehiago
  •  Emakumea eta Familia: 6.300.000 euro; aurten baino % 0,27 gehiago
  •  Gizarte-inklusioa: 18.500.000 euro; aurten baino % 3,33 gehiago
  •  Berdintasuna: 988.000 euro; aurten baino % 14,62 gehiago
  •  Lankidetza eta Dibertsitatea: 6.771.000 euro; aurten baino % 3,04 gehiago
  •  Enplegua: 17.026.000 euro; aurtengo aurrekontu bera

ITURRIA: BFA