Prentsa Aretoa
2018/03/03
Itxaso Atutxak Gernikako Batzar Etxean Euskadiko Emakume Hautetsien II. Biltzarrean aldarrikatu duenez “emakumeok kargu nagusiak hartu behar ditugu”
Euzko Alderdi Jeltzaleko dozenaka ordezkari elkartu dira gaur goizean Bizkaiko Batzar Nagusietan, Eudel eta Emakunderen lankidetzarekin, Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz egin den osoko bilkura sinbolikoan
Oharra: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu
Dozenaka EAJ-PNVko ordezkari egon dira legebiltzarrean ordezkatuta dauden bost alderdi politikoetako 200 emakume hautetsien artean. Alkate eta zinegotzi andreak, diputatuak eta europarlamentariak elkartu dira gaur Gernikako Batzar Etxeko batzartokian, Euskadiko Emakume Hautetsien II. Biltzarrean. Ana Otadui eta Eider Mendoza, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak hurrenez hurren, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidente andrea, Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxa, Euzkadi Buru Batzarreko idazkari Mireia Zarate, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida, Isabel Sánchez Robles, Elena Unzueta, Lorea Bilbao eta Igone Bengoetxea foru diputatuak eta Aintzane Urquijo eta Josune Irabien alkate andreak izan dira,hainbaten artean, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperetan ospatu den ekitaldi honetan. Itxaso Atutxak ordezkarien aurrean hitz egiteko izan duen tartean adierazi duenez “emakumeok kargu nagusiak hartu behar ditugu. Erabakiak hartzen dituztenek eta gizartea eraldatzeko gaitasuna duten karguak hartu behar ditugu. Erreferentzia ereduak sortzeko gaitasuna duten eta botere ekonomiko eta politikoa erabiltzeko gaitasuna duten kargu eta lanpostuez ari naiz, albistegien titular handiak sortzen dituztenak, kirol esparrukoak eta finantzatzen diren ikerketa lanak kontrolatzen dituzten botereak. Botere eraldatzailea. Desberdintasunak betikotzeko edo berdintasuna eraikitzeko ahalmena duena”.
Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente andreak aurreratu du bere asmoa dela “urtero emakume hautetsien biltzarra egitea” zeinetan “gure kezkak eta ardurak gure artean partekatzeko aukera izango dugun eta emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko beharra ikusaraziko dugun”. Otaduik Gernikako Batzar Etxea moduko toki sinbolikoan elkarretaratze “anitza” egitea hobetsi du eta zerbitzu publikoan ari diren emakumeak ikusarazteko beharra aldarrikatu du.
Gernikako Arbolaren ondoan egin den argazkian ere izan dira Eudel eta Emakunde erakundeko ordezkariak. Osoko Bilkuran Edurne Pasaban, 8.000 metrotik gorako 14 gailurretara iritsi zen lehen emakumea omendu dute. Ekitaldiari amaiera emateko, Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslariak a capella abestu du “Gernikako Arbola” ereserkia.
Gonbidatuen tribunan izan dira, besteak beste, Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Iñigo Iturrate legebiltzarkidea, Jokin Bildarratz senataria, eta Imanol Landa, Eudel erakundeko presidentea.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09