Prentsa Aretoa
2017/05/30
Ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktiko bat sartu dute ikastetxeetan Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek
Erakundeek apustu egiten dute konpromisozko jarrrerak hartzearen alde, zergen balio soziala eta gastu publikoarekin duten lotura azpimarratuz
- Datorren 2017-2018 ikasturtean Euskadiko ikastetxe guztiak atxiki ahal izango dira hezkuntza-modulura DBHko 4. mailatik aurrera eta era horretan zabalduko dute Gipuzkoako esperientzia Arabara eta Bizkaira
- Iruzur Fiskalaren aurkako Borrokarako Plan Bateratuan kokatzen da proiektua
- Zerga Hezkuntzarako 190.000€-ko inbertsioa egingo dute Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek
Jaurlaritzaren Kontseiluak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin landidetzako hitzarmen baten izenpetzea onartu du gaur, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, DBHko 4. mailatik aurrera atxikitzen direnetan, gizarte- eta zerga-hezkuntza modulu bat ezartzeko. Ekimen hori Iruzur Fislakaren aurkako Borrokarako Plan Bateratuaren barruan kokatzen da, eta azken urteotan Gipuzkoako ikastetxeetan garatzen ari diren esperientziatik abiatzen da.
Bai Foru Aldundiek bai Eusko Jaurlaritzak apustu egiten dute konpromisozko jarrrerak hartzearen alde, zergen balio soziala eta gastu publikoarekin duten lotura azpimarratuz. Zentzu horretan, instituzioek lanean dihardute iruzurraren aurkako eta zerga-betebeharrak borondatez betetzearen aldeko kontzientziazioan, gazteen populazioan enfasi berezia jarriz. Horrek bere isla du aipatutako unitate didaktikoan eta, izan ere, 190.000€-ko inbertsioa egingo dute xede horretarako, %50 Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuta eta beste %50a Aldundiek.
Hauek dira lau instituzioek planteatutako helburuak:
a) Ekonomiari eta fiskalitateari buruzko oinarrizko ezagutzak hedatzea, ikasleen kolektiboaren artean kontzientziazio fiskal handiagoa bultzatzeko. Bereziki:
- Ondasun eta zerbitzu publiko desberdinak identifikatzea.
- Ondasun eta zerbitzu publikoen balio ekonomikoa eta gizartean duten eragina ezagutzea.
- Ondasun eta zerbitzu publikoen finantzaketa-iturri desberdinak ezagutzea, zergei dagozkienak bereziki.
- Ondasunen eta zerbitzuen hornikuntza publikoak berekin dakartzan eskubideak eta erantzukizunak finkatzea.
- Publikoa denaren aurrean eta, beraz, guztion ahaleginarekin finantzatu eta guztion onurarako erabiltzen denaren aurrean errespetuzko jarrerak barneratzea.
- Fiskalitatea, bai diru-sarrera bai gastu publikoa adierazten dituen aldetik, gizarte demokratiko batean justiziaren, ekitatearen eta solidaritatearen balioak gauzatzen direneko eremuetako bat dela ulertzea.
b) Euskal sistema fiskalaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura azaltzea, Administrazioak bildutako diruarekin ematen dituen zerbitzu publikoak identifikatuz.
c) Gizartean eztabaida sustatzea iruzur fiskalari aurka egitearen eta erantzukizun fiskala hartzearen garrantziaren inguruan, balioetako bat den aldetik kultura demokratiko batean bizikidetza soziala antolatzeko, zerga-obligazioak betetzea herritarren betebeharra dela identifikatuz.
Gaur egun, hezkuntza-modulu propioa irakasten du Gipuzkoak bertako 30 ikastetxetan. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundia erabiltzen ari den eta lurraldeko hezkuntza-elkarte nagusien eskutik (Kristau Eskola, Ikastolen Elkartea eta BIHE) sortu eta garatu den ekonomiaren eta fiskalitatearen material hori oinarri hartuta eratuko da unitate didaktiko bateratua.
Proiektu honetan, elkartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak Ogasun eta Hezkuntza arloetan eta Lurralde Historikoei dagokien eskumena zergen arloan, instituzioen arteko zeharkakotasunaren eta euskal instituzioek iruzurraren aurka hartutako konpromisoaren erakusgarri.
Ekintza honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak bete egiten du bere gobernu-programan bildutako ekimena, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan zerga-hezkuntzaren ezarpena gutxinaka bultzatzearena, Foru Ogasunekin lankidetzan. Era berean, Foru Aldundiek gauzatu egiten dute iruzurraren aurkako borrokarako dagozkien planetan bildutako jarduketetako bat.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09