Prentsa Aretoa
2017/05/28
Bizkaiko 79 udalek Foru Aldundiaren diru-laguntza jasoko dute azpiegituretako obrei ekiteko
Udalerri txikienak lehenetsita, toki erakundeei laguntza ematea helburu duen partida baten kontura ordainduko dira laguntza horiek
Foru erakundeak aditzera eman du 7.500 biztanletik beherako udalerrietan udal eskumeneko azpiegituretarako inbertsioak sustatzeko dekretuaren ebazpena, eta guztira bi milioi euroko laguntzak onartu dira. Bi tartetan eman dira laguntzak: lehenengoa 1.200 biztanletik beherako udalentzat da, eta udal horiek jarduketen aurrekontuaren %82,2ko finantzaketa lortu dute; bigarrena 1.200 - 7.500 biztanle bitarteko udalentzat da, eta horiek obren aurrekontuaren %30,2 jasoko dute.
Bizkaiko Foru Aldundiak 7.500 biztanletik beherako udalentzako laguntzen onarpena argitaratu du. Bi milioi euroko aurrekontu-partida baten kargura, lurraldeko 79 udalek diru-laguntza jasoko dute, erabilera edo zerbitzu publikorako diren udal eskumeneko instalazio edo ekipamenduetan azpiegitura-obrak egiteko, esate baterako, eraikinak zaharberritzeko, oinezkoentzako guneak atontzeko edo bide publikoak eta hiri aparkalekuak egiteko, besteak beste.
Udalerri txikienak lehenetsita, toki erakundeei laguntza ematea helburu duen partida baten kontura ordainduko dira laguntza horiek. Bizkaian 86 dira 7.500 biztanletik beherako udalerriak. Otsailaren 28an amaitu zen 2017. urteko deialdian eskabideak aurkezteko epea. Ordura arte Foru Aldundiak 80 udalen 82 proposamen jaso zituen, eta horietatik 79 onartu ziren. Kopurua apur bat igo da aurreko urtekoaren aldean, orduan 73 udalek jaso baitzituzten laguntza horiek.
2017an diru-laguntza jasoko duten 79 eskaeretatik, 33 bide publikoak eta hiri aparkalekuak egiteko eta zolatzeko obretarako izango dira; 29, udal titulartasuneko eraikinak egin, birmoldatu eta eraberritzeko; 8, gaur egun ibilgailuen zirkulaziorako zabalik dauden eremuak oinezkoentzako eremu bihurtzeko; 5, ekipamendu publikoak estaltzeko, hala nola garraio publikoen geralekuak edo parkeak; eta 4, horniduren azpiegituretarako.
Laguntzak lehia araubidean eman dira, bi tartetan bereizita. Alde batetik, milioi bat euro jarri dira 1.200 biztanle edo gutxiago dituzten udalerrietako obrak finantzatzeko, gehieneko zenbateko diruz lagungarria 30.000 euro izanik; Foru Aldundiak obren aurrekontu doituaren %82,2 estaliko du. Bestetik, milioi bat euro banatuko zaizkie 1.200 - 7.500 biztanle bitarteko udalerriei; horien gehieneko aurrekontu diruz lagungarria 100.000 eurokoa da, eta Aldundiak jarduketen aurrekontuaren %30,2ko hasierako portzentajea estaliko du.
Zerrenda osoa ikusteko, egin klik hemen.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09