Prentsa Aretoa
2017/04/28
Pradales: Anbiziotsuak izan behar dugu, Bizkaiko zona bakoitzerako traktoreak izango diren proiektuak proposatzeko
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak balantzea egin du lehiakortasuna eta eskualdeen arteko oreka sustatzeko Aldundiaren ekimenak lehenengo lan-urtea bete duenean
Lan-jardunaldia egin dute Bic Bizkaia Ezkerraldean, eta, bertan, Bizkaiko espezializazio-mapa aurkeztu dute. Imanol Pradelesek baieztatu duenez, tresna horri esker gai izango gara Bizkaiak eta bere lau zonek duten espezializazioari buruzko ondorioak konpartitzeko eta indargune, erronka zein aukerak identifikatzeko.
Urtebete bete du Bizkaiko Foru Aldundiak Orkestrarekin lankidetzan eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko abiarazi duen proiektuak, eta ostiral honetan bilera bat egin dute proiektuan inplikatutako eragile guztiekin, Bic Bizkaia Ezkerraldean. Lan-saioan zehar azken hilabeteetan ibilitako bidearen balantzea egin ahal izan dute, eta aurrera begirako erronkak proposatu ere bai. Gainera, Bizkaiko zonek duten espezializazioa erakusten duen mapa ere aurkeztu dute. Hala, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak azaldu duenez, tresna horri esker eta, batez ere, Orkestraren ezagutzari esker, Bizkaiak eta bere zonek duten espezializazioari buruzko zenbait ondorio konpartitu ahal dira, eta indargune, erronka eta aukerak identifikatu daitezke.
Imanol Pradalesek eskerrak eman dizkie proiektuan parte hartu duten guztiei, azken urtean ahalegin handia egin baitute Bizkaia modernoago eta lehiakorragoa eraikitzeko, jarduera ekonomiko gehiago eta kalitatezko enplegu gehiago duen Bizkaia eraikitzeko helburua lortzearren. Eta gogoratu du ekimen honen oinarrian Bizkaia lau zonatan banatu eta bakoitzerako lantalde bat sortzea dagoela, honela:
- Iparraldeko zona: Txorierri, Mungialdea, Eskuinaldea eta Uribe Kosta
- Ekialdeko zona: Busturia, Lea-Artibai eta Durangaldea
- Hegoaldeko zona: Nerbioi-Ibaizabal eta Arratia
- Mendebaldeko zona: Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterri
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak balantze positiboa egin du: «Lan asko egin duzue aurten, denok elkarrekin egin ere: 80 bilera baino gehiago egin dituzue. Eta, haiei esker, gai izan zarete identifikatzeko eta adosteko zein diren lehiakortasunaren arloan gehien kezkatzen zaituzten erronkak». Eta urrats gehiago ematera bultzatu ditu bertan batutakoak, bildutako informazioa zenbait jarduketatan gauzatu ahal dadin. Esan du aurreko urtean zehar oinarriak jarri direla jarduketa zehatzei ekin ahal izateko eta hemendik gutxira emaitzak lortu ahal izateko. Eta gaineratu hau inoiz baino motibatuago egon behar dutela orain, emaitza ukigarriak eta errealak lortzeko atarian daudelako.
Imanol Pradalesek berretsi du aurrerapenak lortzeko ezinbestekoa izan dela Orkestraren lankidetza. Eta, hain zuzen ere, testuinguru horretan kokatu du Bizkaiko mapa bat egin izana, non ondorioak ateratzen diren Bizkaiaren eta bere zonen espezializazioari buruz. Gainera, Bizkaia Europarekin ere alderatzen denez, indargune, erronka eta aukerak identifikatzeko tresna baliotsu bilakatzen da tresna hori.
Amaitzeko, diputatuak adierazi du ilusioa eta motibazioa sortzeko moduko lana dutela aurrera begira. Proiektu eta jarduketa zehatzak dituztela. Bada, hori dela eta, anbizioa eskatu die parte-hartzaileei Bizkaiko zona bakoitzerako traktoreak eta eraldatzaileak izango diren proiektuak proposatzeko. Eta orain arte bezalako konpromiso, lankidetza eta inplikazioa mantentzeko eskatu die. Proyectos y actuaciones concretas. Os pido ambición para plantear proyectos tractores y transformadores en cada una de las zonas de Bizkaia. Y que mantengáis el compromiso, colaboración e implicación que habéis demostrado hasta ahora", ha concluido el diputado.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09