Prentsa Aretoa
2017/04/06
Rementeriak kontuak emateko zortzigarren topaketa egin du Leioan
Eskuinaldekoa eskualdeetan herritarrekin egingo diren hamar topaketetan zortzigarrena da, Bilbao, Basauri, Igorre, Durango, Santurtzi, Markina-Xemein eta Balmasedan eginikoen ostean
Bere mintzaldian, enpresa txiki eta ertainei eta langile autonomoei laguntzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eskualde horretan egin duen ia bi milioi euroko inbertsioa nabarmendu du Rementeriak. Erantsi du 52 proiektu lagundu direla; 40 Eskuinaldean eta 12, Uribe Kostan. Horrez gainera, adierazi du Foru Erakundeak ia 50 milioi euro inbertitzen dituela urteko eskualde horretan, adinekoei, desgaitasuna duten pertsonei eta gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko.
Unai Rementeriak garraioa eta komunikazioak aipatu ditu ere; Bizkaibus zerbitzua, zehazki. Esan duenez, Bizkaibusek dituen 106 lineetatik, 14k eskualde horretan ematen dute zerbitzua eta 61.450 bidaiari inguru izan ohi dituzte astelehenetik ostiralera. Halaber, iragarri du berri onak daudela ibilgailu pribatua aukeratzen dutenentzat. Izan ere, 14 milioi euro inbertituko dituzte Kukularrako lotunea eta Avanzadako zirkulazioa hobetzeko, bi fasetan.
Ahaldun Nagusiak berriro nabarmendu du Bizkaian lehentasunetako bat dela enplegua sortzea, eta langabeziari buruzko datuak eman ditu. Duela gutxi argitaratu dira azken datuak. Azaldu du aurreko hilabetean baino 508 langabetu gutxiago daudela. Duela urte bat baino 8.680 langabetu gutxiago. Eta duela hiru urte bat baino 21.505 langabetu gutxiago. Datu positibotzat jo ditu. Lanean jarraitu behar da, baina bilakaera ona izan da.
Horrez gainera, langabezia murrizteko, prestakuntzak duen garrantzia azpimarratu du. Hamar langabetutatik 6k DBH edo hortik beherako maila dute. Ondorioa: ezinbestekoa da prestatzea. Gure gazteei prestakuntza onaren garrantzia erakutsi behar zaiela esan du. Aldundiak 70 milioi euro inbertituko ditu aurten gure gazteentzako 137 proiektu zehatzetan. Eta kopuru horretatik milioi bat 200 prestakuntza-beka emateko izango dira. Gehitu du nazioarteko beste beka batzuk prestatzen ari direla BBKrekin batera. Amaitzeko esan du Aldundiak konpromiso irmoa duela gure gazteen prestakuntza eta enplegua sustatzeko.
ITURRIA: Bizkaiko Foru Aldundia
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09