Prentsa Aretoa

2017/03/16

Rementeria Enkarterriko herritarrekin bildu da haien ideiak entzuteko eta Aldundiaren kudeaketaren berri emateko

Herritarrekin aurreikusi diren eskualdeetako hamar topaketetatik zazpigarrena izan da gaurkoa, dagoeneko Bilbo, Basauri, Igorre, Durango, Santurtzi eta Markina-Xemeingoak egin baitira

rss Ezagutzera eman
Rementeria Enkarterriko herritarrekin bildu da haien ideiak entzuteko eta Aldundiaren kudeaketaren berri emateko

ARGAZKIA JAITSI

Unai Rementeriak, hitzaldiaren hasieran, Aldundiak enpleguarekiko duen konpromisoa aipatu du. Zuzen nabil arerio bera dugula diotsuedanean: langabezia. Badakit hemengo langabezia-tasa Bizkaiko batez besteko tasa baino pixka bat altuagoa dela: % 14,4 Bizkaian eta % 14,9 Enkarterrin. Alabaina, esan behar dizuet iaz % 16,2koa zela. Guztion artean egindako lanari esker, azken hamabi hilabeteetan ia 300 pertsona gutxiago daude langabezian. Hori ona da. Eta bide beretik jarraitu behar dugu.

Era berean, Ahaldun Nagusiak azpimarratu du Foru Aldundiak urtero 26 milioi euro inbertitzen dituela adineko pertsonengan, eta enplegu-aukerak sortzeko ere inbertsioa egiten duela. Enkarterrirekin dugun konpromisoan barruan daude eskualde honetako ETE eta autonomoei zuzendutako 18 programetarako 400.000 euroak. Edo eskualde honetarako beren-beregi egindako enplegu-anezka eta bazterkeria arriskuan dauden langabeentzako plan berezia, gehitu du Ahaldun Nagusiak.

Rementeriak, halaber, garraio eta komunikazioei buruz hitz egin du. Cadaguako igarobidearen garrantzia nabarmendu nahi dut, iraultza izan baita Enkarterrirentzat. Gainera, jakinarazi nahi dizuet 8,7 milioi euro baino zertxobait gehiago inbertitzen dugula eskualde honetako errepideak eta komunikazioak hobetzeko: 2,4 milioi Zallan BI-3602 errepidea hobetzeko; 800.000 euro Sopuertako obretarako; 3,1 milioi euro BI-630 errepiderako (Balmaseda-Karrantza); 1,4 milioi La Escrita mendaterako, hiru fasetan egingo dena; eta Artzentales, Gordexola edo Galdameseko obra txikietarako, adierazi du.

ITURRIA: Bizkaiko Foru Aldundia