Prentsa Aretoa
2017/03/08
Unai Rementeria Lea-Artibaiko auzokideekin izan da bere kudeaketaren kontu-arrazoiak emateko
Bizkaiko ahaldun nagusia Markina-Xemeinen izan da foru erakundea egiten ari den lanaren kudeaketaren kontu-arrazoiak emateko eta Lea-Artibaiko auzokideen proposamenak entzuteko
Saio horretan, Unai Rementeriak nabarmendu du eskualde horretako langabezia-tasa, % 6, Bizkaiko baxuena dela, hau da, Bizkaiko langabezia-tasaren erdia baino gutxiago. Hala ere, eskualdean dauden beste arazo batzuk aipatu ditu, hala nola, errepideak eta komunikazioak hobetu beharra. Ahaldun Nagusiak gaineratu duenez, arlo horretako azpìegituretan 9 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin dute, esaterako, 3,6 milioi Urberuega-Plazakola-Berriatua tartean eta 4,6 milioi Aulesti eta Munitibarko araztegietan.
Ahaldun Nagusiak, aurrekoaz gainera, gogora ekarri ditu Aldundiak eskualdeko ETEei eta autonomoei laguntzeko programetan inbertitu dituen 500.000 milioi euroak, bai eta urtean adinekoentzat, pertsona desgaituentzat eta baztertuta geratzeko arriskua dutenentzat bideratzen duen 8 milioi euro baino gehiagoko kopurua ere.
Bestalde, Rementeriak duela urtebete Ondarroan gertatu zen luizia gogorarazi du. Aldundia lehenengo momentutik egon da laguntzeko prest: larrialdietako zerbitzuak, gizarte laguntza, Baso Zerbitzua... Ezustekoetarako funtsetik 500.000 euro eman zituen eta duela gutxi milioi bat euroko beste aparteko diru-laguntza bat izapidetu da. Gainera, Udalari Estatuko Gobernuaren diru-laguntza izapidetzen lagundu dio Aldundiak, eta laguntza horrekin 2,2 milioi euro gehiago lortu da. Rementeriaren esanetan, Bizkaiko Foru Aldundiak eutsi egiten dio Ondarroarekin hartutako konpromisoari.
ITURRIA: Bizkaiko Foru Aldundia
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09