Prentsa Aretoa
2016/12/15
Rementeria Igorren izan da Arratiako biztanleen proposamenak entzuteko eta Aldundiaren kudeaketaren berri emateko
Ahaldun nagusia Igorren izan da gaur arratsaldean foru erakundea egiten ari den proiektuen kudeaketaren kontu-arrazoiak emateko, eta saioan parte hartu duten eskualdeko biztanleriaren proposamenak entzuteko
Bere mintzaldian Unai Rementeriak nabarmendu duenez, helburu nagusia jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen laguntzea da; izan ere, 2016an Bizkaiko Foru Aldundiak lan arloko 43 proiektu sustatu ditu eta 1.456.580 euroko inbertsioa egin du eskualdeko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko.
Ahaldun Nagusiak komunikazioetan egindako hobekuntzak ere aipatu ditu: 28 milioiko inbertsioa egin da komunikazioak eta errepideak hobetzeko; Amorebietan, Urdinbideko tuneletan Muxikarekiko lotunea amaitzen ari dira; Bedian, semaforoak jarri dira Bidekoetxean, udalak egindako eskaera betetzeko, eta N-240 errepidean hobekuntza-lanak egin dituzte.
Bestalde, Rementeriak azpimarratu du 212.000 euroko inbertsioa egin dela ingurumena zaintzeko laguntzetan. Haren ustez, inbertsio hori funtsezkoa da eskualde horretako aparteko ingurunea zaintzeko, bi parke natural daudela kontuan hartuta. Gainera, 52.000 euroko inbertsioa egin da gazteria arloko programa espezifikoetan, eta ia-ia 13 milioi euroko inbertsioa egiten da urtero Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdean beharrizan espezifikoak dituzten kolektiboentzat dituen 456 egoitza-plazetarako.
ITURRIA: Bizkaiko Foru Aldundia
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09