Prentsa Aretoa

2016/11/09

Unai Rementeriak datorren astean hasiko ditu herritarrekin eskualde-topaketak

Bizkaiko ahaldun nagusia aurreikusitako hamar topaketetan izango da, lehenengoa azaroaren 17an Bilbon izanik

rss Ezagutzera eman
Unai Rementeriak datorren astean hasiko ditu herritarrekin eskualde-topaketak

ARGAZKIA JAITSI

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak gaur goizean jakinarazi duenez Batzar Nagusien aurrean, Aldundiak gobernu irekiaren estrategia jarri du martxan, eta, horren barruan, hamar eskualde-topaketa egitea aurreikusten du, foru-erakundearen kudeaketaren eta programen betearazpenaren kontuan emateko herritarrei.

Bizkaiko Foru Aldundiak aurpegia emango du, eta zuzenean azalduko die herritarrei zer egiten duen eta zer ez duen egiten, azpimarratu du Unai Rementeriak, eta horri gehitu dio aktiboki entzungo dituztela parte-hartzaileen proposamenak.

Datorren azaroaren 17an egingo da lehen eskualde-topaketa, Bilboko Foru Jauregian. Topaketa horietan parte hartzeko interesa dutenek Aldundiaren web-orrian edota 94 612 76 00 telefonoan eman dezakete izena.

ITURRIA: Bizkaiko Foru Aldundia