Prentsa Aretoa
2017/03/18
EAJ-PNVk Udabarri dantza taldearen 50. urteurrenaren ospakizunean parte hartu du Zornotzan
Alderdiak Batzar Nagusietan, Bizkaiko Foru Aldundian eta Zornotzako Udalean dituen zenbait ordezkari izan dira Gernikako Arbolaren kimu baten landaketa ekitaldian

EAJ-PNVren ordezkariak Gernikako Arbolaren beste kimu bat landatzeko ekitaldian parte hartu dute gaur goizean, Udabarri dantza taldearen 50. urteurrenaren ospakizunen barruan. Ana Otadui Batzar Nagusietako presidenta jeltzalearekin batera, Euskara eta Kultura diputatu Andrea, Lorea Bilbao; Euskara foru Zuzendaria, Andoni Iturbe; Ana Esther Furundarena eta Alfredo Olea EAJ-PNVren batzarkide taldeko kideak, eta Zornotzako alkatea, Andoni Agirrebeitia izan dira. Ohikoa danez, Otaduik, “gure askatasunen, eskubide historikoen eta Bakerako gogoaren sinboloa dan antxinako leinuaren katenmaila” horren egiazkotasunaren egiaztagiria entregau dau.
Landaketa ekitaldian Aita Santi Onaindiaren oroimena be omendu da, euskal dantza taldearen sortzaileetakoa, Udabarriren berbetan, “gure herrialdearen historia, euskerea, literatura, mitologia eta bertsolaritzea” transmitiduten jakin ebalako, beste gauza askoren artean. Haretx gazteak gerizpea emongo deutso Larreako Karmeldarren komentuaren ondoan dagon bustoari.
Nabarmenak...
Bizkaia
2023/05/23
Bizkaia
2023/05/19
Bizkaia
2023/05/18
Bizkaia
2023/05/17
Bilbo
2023/05/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2022/05/07
EBB
2022/12/19
EBB
2022/09/21
EBB
2022/09/25
EBB
2021/10/26