Prentsa Aretoa

2017/03/14

EAJ-PNV Erandion izan da Ertzaintzaren base nagusian kimu bat landatzeko egin den ekitaldian

Gernikako Arbolaren kimua Ertzaintzak "bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen alde" daukan konpromisoaren sinboloa da", azpimarratu du Batzar Nagusietako presidente andre Ana Otaduik

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV Erandion izan da Ertzaintzaren base nagusian kimu bat landatzeko egin den ekitaldian

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren ordezkariak Gernikako Arbolaren kimu berri baten landaketan izan dira gaur arratsaldean Erandioko Ertzaintzaren base nagusian gauzatu den ekitaldian, alegia.  Une honetan Gernikako Batzarretxean dagoen haritzaren anaiak Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako arduradun nagusia, eta Estefanía Beltrán de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, batu ditu Ertzaintzak Bizkaian daukan egoitza nagusian, Ertzaintzako agintariak eta Bizkaiko Batzarretako batzarkideak lagunduta. Horrela, Ana Esther Furundarena, Celia Gómez, Jon Sánchez eta José Ángel Basauri batzarkide jeltzaleak izan dira bertan.

Kimua landatzeko ekitaldia, “Ertzaintzak Euskadiren bakeagaz, elkarbizitzagaz eta giza-eskubideen errespetuagaz daukan konpromisoaren” sinboloa izan da, azpimarratu du Otaduik. “Gaurko ekitaldi honetan, omenaldia egin gura deutsegu zerbitzuan eroritako ertzain guztiei eta berretsi egin gura dogu Euskal Herriak dauen bake eta askatasun gogoa, Gernika horren sinbolo izanik. Era berean, sendetsi egiten dogu Ertzaintzaren apustu sendoa euskal herritar guztien giza-eskubideak zaindu eta zainarazotearen alde”, esan du.