Prentsa Aretoa

2017/01/28

EAbko kideek bat egin dute Sartagudan faxismoaren biktimei eskaini zaien omenaldiarekin

Nafarroako Udalak Bizkaiko Batzar Nagusiek eskainitako babesarekin antolatutako ekitaldian, Gernikako Arbolaren kimua landatu da guda zibilaren ondorioak pairatu zituzten pertsonak omentzeko

rss Ezagutzera eman
EAbko kideek bat egin dute Sartagudan faxismoaren biktimei eskaini zaien omenaldiarekin

ARGAZKIA JAITSI

Nafarroako Sartaguda herriak oso egun berezia bizi izan du gaur, indarkeria faxistaren biktimak gogoratzeko ekitaldiarekin. Sartagudako Udalak, Bizkaiko Batzar Nagusien laguntzarekin antolatu duen ekitaldian, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu da, gerraren ondorioa jasan zuten pertsonen, batez ere Gerra Zibilaren ostean estadu kolpea eman zuen aldeak Nafarroan gauzatutako garbiketa politikoaren ondorioz desagertutakoen, omenez.

Haraino Euzko Abertzaleak (EAb) taldeko hainbat kide hurbildu dira. Horrela, Jon Andoni Atutxa, taldeko bozeramailea, eta Ana Esther Furundarena, Irene Edesa, Aitor Ibarra, Jon Sánchez, Orkar Arana, Jose Ángel Basauri eta Jesús Lekerikabeaskoa batzarkide jeltzaleak.

Sinbolismoz betetako ekitaldi batean, haretx gaztearen landaketak Ainhoa Aznárez eta Ana Otadui Nafarroako Legebiltzarreko eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea alkartu ditu, eta baita Paolo Albanese Sartagudako alkatea ere, eta ordezkaritza instituzional zabalaren babesa izan dute: Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritar eta Erakunde Harremanetako sailburua; Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika sailburua; Unai Hualde Nafarroako Legebiltzarreko presidenteordea, eta Oroimenerako Pueblo de las viudas elkarteko ordezkariak, alegia.

Gerraren eta faxismoaren biktimei eskainitako omenaldiarekin bat egin dute, baita ere, fusilautako pertsonen senideek, Gernikako Udaletik hurbildu den Maria Uribe, herriko alkateorde jeltzalea, eta bonbardaketak jasan zuten beste herri batzuetatik, Durangotik eta Otxandiotik, besteak beste, etorritako ordezkariek eta, batez ere, Sartagudako biztanleek. Bertaratuen artean Juan María Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohia.

Alargunen herria ezizenez ezaguna eta benetako herri martiria den herrian (frankismoak Fronte Popularraren boto-emoileen %40 desagertarazi zituen) kimu hori landatzeko ekitaldia Indarkeriaren Kontrako Eskolako Egunaren barruan sartzen da. Sartagudako Udalak, Bizkaiko Batzar Nagusien laguntzarekin, jarduketa didaktikoak ere antolatu ditu Nafarroako Erriberako herri horretako ikastetxeetan. Horela, joan den ostgunean, Alberto Santana eta Iñaki Goiogana historialariek, 37ko bonbardaketa dela-eta, Sartagudako eskola publikoetako eta Lodosa-Sartaguda ikastolako ikasleekin topaketa bi izan zituzten, 10-12 urte arteko gazteekin Gernikaren sinbolismoaren inguruko gogoeta egiteko.