Prentsa Aretoa
2016/09/28
Atutxak Bizkaiko ganberako talde politikoak gonbidatu ditu Bizkaiaren alde "ekarpenak egitera, eztabaidatzera, lan egitera eta adostera"
Hamargarren legealdiko Politika Orokorrari buruzko lehen Osoko Bilkuran, Bizkaiko Batzar Nagusietako Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak oposizioko alderdiei eskatu die "eraikitzaileak izan daitezela" Bizkaiko herritarren alde egiten jarraitzeko.
Jon Andoni Atutxa. Bizkaiko Politika Orokorreko osoko bilkura (2016-09-28)
HITZALDIA - 2016/09/28
Jon Andoni Atutxak, Bizkaiko Batzar Nagusietako Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, Bizkaiko ganbera osatzen duten gainerako talde politiko guztiak gonbidatu ditu "ekarpenak egitera, eztabaidatzera, lan egitera eta adostera". "Egin egin dugu, elkarrizketa eta akordioa praktikatu dugu eta uste dugu bide beretik jarraitu behar dugula Bizkaiko herritarrei erantzuteko. Lana, elkarrizketa, zorroztasuna,seriotasuna eta akordioak" esan du Atutxak hamargarren legealdiko Politika Orokorrari buruz egin den lehen Osoko Bilkuran. Ildo beretik, oposizioko alderdiei eskatu die datorren asteazkenean ebazpen proposamenak eztabaidatzeko egingo den osoko bilkurari begira "eraikitzaileak izan daitezela". “Foru Gobernuari babesa ematen diogun taldeak gure proposamenak egiteko prest gaude eta oposizioko taldeekin beren proposamenak adosteko prest gaude. Izan gaitezen eraikitzaile, oinak lur gainean izan ditzagun eta denon artean hitz egin dezagun", proposatu du.
Atutxak Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren hitzak abalatu ditu. Rementeriari gaur egokitu zaio berak eta bere lantaldeak legealdia hasi zenetik egin duten kudeaketa lana Gernikako Batzar Etxean aldeztea. Horrela ere, EAb taldeko bozeramaileak azpimarratu du bere taldeak babesa emango diola foru gobernuari, eta azken honek "bere ahalegin,lan eta esfortzua" jarriko duela Bizkaiari aurrez aurre aurkeztuko zaizkion erronkei aurre egiteko .
Bere diskurtsoan, ahaldun jeltzaleak aukera baliatu du bere taldeak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak duela urte bete adostu zuten akordioaren balantzea egiteko eta bere esanetan herrialdeari "gobernu sendo eta egonkorra" ekarri dio. "Ezberdinen arteko gobernua, bi alderdik osatutako gobernu bakarra; oinak lurrean dituen gobernua" eta Atutxaren esanetan akordio horrek lagun du "erronka horiei aurre egin ahal izateko". Era berean gogoratu du ganberan gehiengo zabala izan arren "babes gehiago bilatzearen aldeko apustua hartu dugu elkarrizketaren eta akordioa bilatzearen bidez ; eta uste dut esparru benetan garrantzitsuetan lortu egin ditugula. Gobernu taldeak ezarri dituen ardatz nagusien inguruan hitz egiteko eta adosteko borondatea daukagu”, azpimarratu du. Azaldu duenez, zutabe horiek (Rementeriak berak hitz egiteko izan duen tartean defendatu dituenak) dira suspertze ekonomikoa eta enplegua; kalitatezko zerbitzu publikoei eustea; gizarte zerbitzuak finkatzea eta hobetzea; Bizkaia osatzen duten eskualdeen garapen orekatua eta erakundeen arteko koordinazioa.
Ildo beretik azaldu duenez “EAJ-PNVren aldetik konbentzituta gaude Ganbera honetako taldeekin lortutako akordioak Bizkaiarentzat onuragarriak izango direla" eta bide beretik jarraituko dutela esan dute ."Horretan sinesten dugu, egunero praktikatzen dugu eta Ahaldun Nagusiak bere diskurtsoan aurreratu dituen lege egitasmoetan jarriko dugu praktikan"."Gobernuari babesa ematen diogun batzarkide taldeak garen aldetik, hiritarrek besterik gabe eman ziguten gehiengoa aplikatzeko jarrera erraz eta erosoa har genezakeen, baina, oro har, ahal izan ditugun ekimen gehien adostea bilatu izan dugu" gaineratu du.
Bere azalpenean, Rementeriak mahai gainean jarri ditu Aldundiak bere legealdiko bigarren urte honetan beteko dituen konpromiso nagusiak. Laburbilduz, ibilbide luzea egin beharko duten bi estrategia garatuko dira jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko (hub finantzarioa eta zilarrezko ekonomia); pertsonei arreta emateko zerbitzuan hiru aldaketa sakon planteatuko dira (konzertazio eredu berria, zaintzailearen estatutua eta klausula sozialak); hiru ekimen jarriko dira abian Bizkaia modernoagoa, hurbilagoa eta arduratsuagoa lortzeko (Durangon arreta integralerako bulego pilotua, Gobernu Irekia eta kontuak emateko hamar topaketa azaroa eta apirila bitartean) eta hiru ekimen burutuko dira herrialdearen etorkizunera begira (3. linea, Guggenheim-en 20 urteak eta Gaztelugatxeko Doniene).
Zalantzarik gabe "jarduera horiek guztiak burutu ahal izateko, lan ordu asko beharko dira, harremanak eragileekin eta, zalantzarik gabe, Ganbera honetako talde politikoen hausnarketa eta ekarpenak ere beharko dira. Eta, zergatik ez? Kritika eraikitzaileak ere bai" esan du EAbren bozeramaileak. Ildo beretik, kritika eraikitzailea egiteko egin duen deiarekin batera, ahaldun guztiak gonbidatu ditu "irainik eta deskalifikaziorik gabe" eztabaidatzera. Eraiki dezagun; eraiki dezagun ezberdintasunean eta aniztasunean oinarrituta. Hori da Bizkaiko hiritargoak eskatzen diguna" ezarri du.
Gernikako Batzar Etxea txiki geratu da gaur hamargarren legealdiko Politika Orokorreko lehen Osoko Bilkurara etorri diren guztiak hartzeko orduan. Hainbat ordezkari politiko jeltzale Foru Hiribildura hurbildu dira Ahaldun Nagusiari eta EAb taldeko ahaldunei babesa eskaintzera beren lehen balantzea egitea egokitu zaien honetan. Hala, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidentearen ondoan izan dira Juan Felix Naberan eta Aitziber OlibanBBBko kideak; eta exekutiba bizkaitarraren ordezkariak –Josune Gorospe eta Leixuri Arrizabalaga-, gainera biak EAJ-PNVko legebiltzarkide hautetsiak dira Eusko Legebiltzarrean.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09