Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2016/09/26

EAJ-PNVk igandean ospatuko du Alderdi Eguna Forondako zelaietan

Euzko Alderdi Jeltzaleak datorren igandean, urriak 2, ospatuko du urteroko Alderdi Eguna, atzoko Euskal Hauteskundeetan lortutako garaipenaren ondoren

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk igandean ospatuko du Alderdi Eguna Forondako zelaietan

ARGAZKIA JAITSI

Alderdikide eta alderdizale jeltzaleen egun handiak, beste behin ere, hamarka mila pertsona batuko ditu Forondako zelaietan. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek, topaketa hau aprobetxatuko dute alderdikide eta alderdizale guztiei beren indarra, beren lana eta kemena eskertzeko, beraiek egindako bultzadarik ezean I-25eko emaitzak lortuko ez zirelakoan. 2016ko Alderdi Egunerako ‘Zurekin inoiz baino gehiago’ goiburua aukeratu da, hau da, alderdikide guztiei helarazi nahi zaien mezua “beraiek direlako Alderdi honen indarra”. Era berean, euskal hiritargo osoari helarazten zaion mezua da, berriz ere, bere konfiantza EAJ-PNVrengan jarri duelako.

Next Euskadi