Prentsa Aretoa

2016/05/04

EAb Urduñan izan da Gernikako arbolaren kimua landatzeko ekitaldian, Ruzabalgo Batzarraren 500. urteurrena gogoratzeko

Jon Andoni Atutxa, Batzar Nagusietako talde jeltzalearen bozeramailea, Mikel Deuna zelaian egin den ekitaldi sinbolikoan izan da, antzina elkargoaren bilerak egiten ziren toki berean

rss Ezagutzera eman
EAb Urduñan izan da Gernikako arbolaren kimua landatzeko ekitaldian, Ruzabalgo Batzarraren 500. urteurrena gogoratzeko

ARGAZKIA JAITSI

Ruzabalgo batzarrak gaur goizean ospatu du bere ordenantzak onetsi zireneko bosgarren mendeurrena. Belandia, Beheko Lendoño eta Mendeika dira beren erakunde zaharrak eta beren ondasunak Erdi Arotik hona zaindu dituzten Bizkaiko elkargo txikiak, eta erkidegoaren parte hartze handiarekin egin izan dute, gainera. Efemeride hau ospatzeko, Gernikako Arbolaren kimua landatu da Mendeikako Mikel Deuna zelaietan, antzinatetik Ruzabalgo batzordea egiten zen tokian, hain zuzen.

Gaurko ekitaldi sinbolikoan parte hartu izan dute Iñigo Urkullu lehendakariak; Ibone Bengoetxea Administrazio Publiko eta Harreman Instituzionaletarako diputatuak; Ana Otaduik, Bizkaiko Batzar Nagusien Presidente andreak; Urduñako alkate andre Idoia Aginakok; Jon Ander Oruek, Mercedes Elejaldek, Josu Gotik eta Julián Elejaldek, hurrenez hurren Belandia, Goiko Lendoño, Beheko Lendoño eta Mendeikako alkateek eta beraiekin batera Jon Andoni Atutxak ere, Bizkaiko Ganberako Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak, besteak beste.

Haritz gaztea, bi metroko altuerakoa, 1516ko maiatzaren 4an Ruzabalgo batzarra haritz zaharraren ondoan bere ohiturak onesteko batzartu zen toki berean landatu da. Landatu berriaren ondoren, eguna gogoratzeko plaka bat jarri da agerian. Ondoren, bertaratu guztiak Belandiako elizara joan dira, kutxa zaharrean batzarraren agiriak gordetzen diren tokira. Kutxa hau lau kontzejuetako alkateek dituzten lau giltzekin baino ezin da zabaldu. Elizan egin da Ruzabalgo elkargoaren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldiaren akta eta Ana Otaduik, Bizkaiko erakundearen presidenteak, mundu osoan euskal askatasun, bake eta demokraziaren ikur nagusia den Arbolaren kimuaren egiaztagiria eman die.

Irudiaren jatorria: Bizkaiko Batzar Nagusiak