Prentsa Aretoa
2016/03/18
Euzko Abertzaleak taldea EB eta Turkiaren artean Europan babesa bilatzen duten errefuxiatuak kanporatzeko izenpetu duten aurre-akordioaren kontra agertu da
Ez Arauzko Proposamena erregistratu dute ganberari itun hori arbuiatzea eskatzeko, EBren Oinarrizko Eskubideen Kartan jasotzen diren baloreen kontrakoa izateaz gain, Europako eta Nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa delako
Euzko Abertzaleak (EAb) legebiltzar taldeak Bizkaiko Batzar Nagusietan Ez Arauzko Proposamena aurkeztu du Europar Batasunaren (EB) eta Turkiaren artean Europara babes bila etorri diren errefuxiatuak kanporatzeko izenpetu den aurre-akordioa batzordean eztabaidatzea eskatzeko.
Talde jeltzaleak argudiatu du Europar Kontseiluaren gailurrean eztabaidatu nahi duen akordioa nazioarteko eta Europako legeriaren kontrakoa dela, babesa eskatzeko eskubideari buruzko legeriaren kontrakoa da eta oinarrizko eskubideen kartan jasotzen diren Batasunaren baloreen kontra dago. Ildo beretik azaldu dute erakundeetako ordezkariei dagokiela zintzotasun osoz jardutea herritar guztien oinarrizko eskubideen defentsarekiko, bereziki azken hilabeteetan egoera larri eta bidegabea bizi duten errefuxiatu eta migratzaileen eskubideei dagokienez.
EAbri, herritargoaren ordezkarietako bat den aldetik “erakunde foro ezberdinetan dagokigu ezbehar humanitario honen aurrean sentitzen duguna eta kezkatzen gaituena adieraztea”.
Aurkeztu duten Ez Arauzko Proposamenaren bidez Bizkaiko Batzar Nagusiei eskatu nahi zaie Estatu buruek eta EBren Gobernu buruek Turkiako gobernuarekin adostu duten akordioa errefusatzea, zeinen bidez Batasunera iristen diren migratzaile guztiak Turkiara itzultzea bilatzen den -babes eske datozen siriarrak eta beste nazioetako herritarrak ere barne-. Akordioa errefusatzea eskatzen da Oinarrizko Eskubideen Kartan jasotzen diren baloreen kontrakoa izateaz gain, Europako eta Nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa delako.
Era berean aurreikusi da EBri eta estatu kideei premiazko erantzun humanitarioa ematea pertsona errefuxiatuek bizi duten egoera larriari eta babesa emateko nazioarteko zuzenbidearekiko eta giza eskubideekiko errespetuari eutsi diezaiotela. Zentzu honetan, EBren gobernuari eta estatu kideei eskatu zaie babesa emateko nazioarteko zuzenbidea edo EBk giza eskubideei buruz izenpetu dituen nazioarteko hitzarmenak errespetatuko ez dituen akordio, itun edo hitzarmenak erretiratzea.
Aldi berean, Euskadin erakundeen arteko lan mahaian eginiko lana goraipatu da, zeinetan gobernu maila ezberdinak beren jarduketa eta baliabideak koordinatzen ari diren pertsona errefuxiatuei arreta integral eta iraunkorra emateak suposatzen duen erronka zorroztasun eta erantzukizun osoz kudeatzeko.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09