Prentsa Aretoa

2016/02/29

EAJ-PNVk elkartasuna adierazten die ACBko langileei, eta enpresari eta Espainiako Gobernuari eskatzen die berriro irekitzeko neurriak har ditzatela

Leire Corrales legebiltzarkideak Industria Ministerioari exijitu dio Arantxa Tapia sailburuak aurkeztutako proposamenak bete ditzala. Izan ere, neurri horiek lortuko dute ekoizpena lehenbailehen errekuperatzea.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk elkartasuna adierazten die ACBko langileei, eta enpresari eta Espainiako Gobernuari eskatzen die berriro irekitzeko neurriak har ditzatela

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk elkartasuna eta laguntza adierazi dizkie Sestaoko Arcelor Mittal lantegiko eta enpresa laguntzaileetako langile guztiei, behin-behineko eta mugagabeko itxierari buelta emateko haiek egiten ari diren borrokan. Leire Corrales legebiltzarkide jeltzaleak enpresa zuzendaritzari eskatu dio ahalegin guztiak egin ditzala ekoizpen zentro hori ahalik eta azkarren martxan jartzeko, eta horretarako, behin-behineko itxieraren eragina gutxitzeko beharrezko erabaki guztiak har ditzala.

“Hau ez da teknologia arazoa, ezta langileen prestakuntza arazoa ere”, gaineratu du Corralesek. “Sestaoko altzairu fabrikak dituen arazoak txinatar produktuen lehiak sortutakoak dira, baita euskal enpresek ordaintzen dituzten energia prezio altuek sortutakoak ere”. EAJ-PNVren legebiltzar taldea kexatu egin da arazo horren aurrean Espainiako Gobernuaren ekimen faltagatik, eta Industria Ministerioari galdegin dio premiazko erabakiak hartzeko. “Europan defendatzen ez bagaituzte, eta orain ez dira egiten ari, guk geuk burua defendatzea exijituko dugu. Eusko Jaurlaritza hortan ari da dagoeneko, eta jarraituko du. Izaskun Bilbao eurodiputatua eta gainontzeko euskal ordezkariak ere lan egiten ari dira euskal ahotsa Bruselan entzun dadin”. EAJ-PNVk ez du onartuko “behin-behineko gobernuek edo gobernu baldarrek beharrezko irtenbideak atzeratzea euskal burdingintzari dagokionez”.

Corralesek adierazi du Arcelor Mittal etorkizun handiko enpresa dela, eta harremanetan egongo direla gainerako eragileekin, jarduerari eustea defendatzeko.

Gaur goizean, ACBko langileek agerraldia egin dute Garapen Ekonomikorako Batzordean zein egoeratan dauden azaltzeko.