Prentsa Aretoa
2015/11/10
Batzar Nagusiek ostiralean irekiko dute 2016rako aurrekontu egitasmoari zuzenketak aurkezteko epea
Aurrekontuak onartzeko legebiltzar izapidea urte amaieran itxiko litzateke, Ekonomia eta Ogasun batzordeko tramitea egin ondoren geratuko diren zatikako zuzenketak aztertuko dituen osoko bilkuran
Atzokoan eman zitzaion amaiera Bizkaiko Foru Aldundiak 2016 urterako proposatu duen aurrekontu egitasmoa azaltzeko prozesuari. Azaroaren 4tik hona Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldunek beren departamentuetarako prestatu dituzten kontuak azaldu dituzte. Ekonomia eta Ogasun batzordearen baitan informazio batzordeak behin amaituta, Batzar Nagusien Mahaiak ostiralean, azaroak 13, irekiko du batzarkide taldeen aldetik aurrekontu egitasmoari zuzenketak aurkezteko epea eta egun berean itxiko da herritargoari eman zaion epea Bizkaiko hiritarrek foru erakundearen web guneko 'Herritarren Ataria' izenekoan (www.jjggbizkaia.eus) Aurrekontuen Foru Proposamenari ekarpenak egin diezazkioten.
Jatorrizko testuari behin zuzenketak aurkeztuta, zeinen bidez batzarkide taldeek herritargoak aurkeztutako proposamenak bere egiteko aukera izango duten, abenduan lehen osoko bilkura egingo da, lehenengo eta behin osoko zuzenketak eztabaidatzeko. Lehen bilkura horren ondoren, batzordean aztertu eta eztabaidatuko dira zuzenketa partzialak. Aurrekontuak onartzeko legebiltzar izapidea urte amaieran itxiko litzateke, Ekonomia eta Ogasun batzordeko tramitea egin ondoren geratuko diren zatikako zuzenketak aztertuko dituen osoko bilkuran.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09