Prentsa Aretoa
2015/11/04
Ogasun eta Finantza sailak 2016an ekingo die Kaputxinoetako egoitzako obrei, bai eta Artxandako jolasparkea eraisteari ere
José María Iruarrizagak gaur aurkeztu du Batzar Nagusietan bere Sailak datorren ekitaldirako izango duen aurrekontua, 126,5 milioi eurokoa dena; bada, aurrekontu horretan kopururik handiena langileriaren gastuek dute, bai eta sailaren lana egiteko beharrezkoa den informatikaren arloko gastuek ere
Ogasun eta Finantzen foru diputatu José María Iruarrizaga gaur agertu da Batzar Nagusietara, bere sailaren 2016rako aurrekontua (126,5 milioi eurokoa) aurkezteko; bada, aurrekontu horretan ekonomiaren ikuspegitik garrantzi handia dute langileriaren gastuek (66 milioi euro) eta informatikaren arloko gastuek (31 milioi euro), beharrezkoak baitira Sailaren arlo guztien lana egiteko. Sailaren kontuen berritasun nagusiak hauek dira: partida bat, Kaputxinoetako egoitza nagusia birmoldatzeko obren lehenengo fasea egiteko (3,3 milioi euro) eta beste partida bat, Artxandako jolasparkea eraistea (1,6 milioi euro).
Lehen esanikoaz gainera, José María Iruarrizagaren zuzendaritzaren mendeko arloko kontuetan ere partida hauek sartzen dira: 3,5 milioi euro grabaziorako, eskaneatzerako eta call centerrerako (Zugaztel); 1,8 milioi euro, garbikuzirako; 960 000 euro, segurtasunerako; 650.000 euro, gas eta argindarrerako; 1,9 milioi euro, finantza-entitateekin hitzarmenak egiteko, errentaren kanpaina egiteari begira, eta 2,7 milioi euro, katastroa mantentzeko, besteak beste.
Ogasun eta Finantzen foru diputatuak agerraldia erabili du, Batzar Nagusietako taldeei Bizkaiko Foru Aldundiaren 2016rako aurrekontuen proiektu orokorra aurkezteko ere; proiektu hori urriaren 29an onartu zen, eta 7.437.777,568 eurokoa da (aurten baino %2,6 gehiago). Iruarrizagak gomutarazi du, sailek 1.178,2 milioi euro izango dituztela, % 2,4 gehiago, datorren urtean jarduketak egin ahal izateko.
Ahaldun Nagusiak esan zuen legez, 2016rako foru kontuek balioko dute legegintzaldi honetako helburu handiak lortzeko bidean aurreratzeko. Horrela, aurrekontuek bultzatuko dituzte ekonomi jarduera eta enplegua (60 milioi euro); Administrazioa modernizatzen eta hiritarrengandik hurrago jartzen lagunduko dute (12 milioi euro); lagunduko dute gure Lurraldea munduarekin lotzen (7,8 milioi euro); lurraldearen kohesioa indartuko dute (240,8 milioi euro), eta onuradun nagusiak pertsonak izango dira, berauek artatu eta zaintzeko 1,4 milioi euro eguneko erabiliko baitira.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09