Prentsa Aretoa
2015/10/30
Bizkaiko Foru Aldundiak 2016. urterako aurrekontuen proiektua Batzar Nagusietako Bilboko egoitzan entregatu du
Hala, Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otaduiri eman eta ekimena erregistratuz, datorren ekitaldirako kontuak eztabaidatu eta onesteko prozesua eta izapidetze fasea hasi da
Bizkaiko 2016. urterako aurrekontuen laburpena
DOKUMENTOAK - 2015/10/30
Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen foru diputatuak, José María Iruarrizagak, Bizkairako 2016. urterako aurrekontuen proiektua entregatu dio gaur Batzar Nagusietako lehendakariari, Ana Otaduiri, hain zuzen ere; aurrekontuen proiektua atzo onetsi zen foru erakundearen Gobernu Kontseiluan. Hala, dokumentua emanez eta Bizkaiko erakunde legegilearen egoitzan erregistratuz, ganbera osatzen duten talde politikoek ekimena eztabaidatu eta onesteko prozesua eta izapidetze fasea hasi da.
Aurrekontuak, guztira, 7.437,7 milioi eurokoak dira, aurten baino % 2,6 gehiago, eta foru sailetarako eskuragarri dagoenaren goranzko joera berari eutsi diote; azken hori % 2,4 hazi da eta 1.178.210.000 eurokoa da.
Legegintzaldi honetako lehenengo kontuak dira hauek, eta datozen lau urteetarako ezarritako helburu estrategikoetan aurrera egiteko diseinatu dira. Aipatutako helburuak honako hauek dira: Bizkaiak jarduera ekonomiko eta enplegu gehiago izatea, modernoagoa, eraginkorragoa eta gardenagoa izatea, munduarekin lotura gehiago edukitzea eta lurraldeari dagokionez kohesionatuago egotea. Betiere pertsonak ahaztu gabe, pertsonak baitira aurrekontu hauen onuradun nagusiak; izan ere, aurrekontu honi esker, egunero 1,4 milioi euro bideratuko dira pertsonei arreta eta zaintza ematera.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09