Prentsa Aretoa

2015/10/07

Bizkaiko EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak bat egiten du Erandion indarkeria matxistaren eraginez eraila izan den emakumearen heriotzaren aurrean egin den gaitzespenarekin

23 ahaldun jeltzaleek bat egin dute Ganberako Taldeburu-Batzarrak gaur goizean adostu duen adierazpen instituzionalarekin

rss Ezagutzera eman
Bizkaiko EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak bat egiten du Erandion indarkeria matxistaren eraginez eraila izan den emakumearen heriotzaren aurrean egin den gaitzespenarekin

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko Batzar Nagusien Taldeburu-Batzarrak, gaurko bileran, hurrengo adierazpena egitea erabaki du:

1. Bizkaiko Batzar Nagusiek gaitzespenik sendoena adierazi nahi dute indarkeria matxistaren ondorioz Erandion hildako emakuzmekoaren kasua dela eta. Bizkaiko Batzar Nagusiek dolumina eta ulertezina adierazten dute gertakari hori dela eta, eta biktimaren familiari eta hurrekoei alkartasuna helduerazi nahi die.

2. Gogoratu egiten die bizkaitar guztiei eze holako gertakariak, milaka emakumezkoengan zuzenean eragiten dutela eta ez daudela gure gizartetik eta eguneroko bizitzatik kanpo. Hilketa hori indarkeria matxistaren adierazpenik nabarmenena da, baina egunean-egunean gertatzen dira gertatu emakumezkoen aurkako indarkeria matxistaren adierazle diren jokaerak eta espresinoak, denak arbiuagarriak eta gaitzesteko modukoak.

3. Emakumezkoen aurka modu batera edo bestera egiten den indarkeria euren integridade fisikoaren eta moralaren aurkako erasoa da, eta euren duintasu-naren aurkako jasarpena, giza eskubideen urraketa larria eta onartezina, salatu beharrekoa; ezin dugu, beraz, ixilik gelditu.