Prentsa Aretoa
2015/09/23
EAJ-PNVk ikasturte politikoa hasi du Gernikako Batzar Etxean
Euzko Abertzaleak taldeko ahaldunek Bizkaiko ganberaren hamargarren agintaldiko lehen ohiko bilkuran parte hartu dute
EAJ-PNVk Bizkaiko Batzar Nagusietan dituen 23 ahaldunek, Bizkaiko ganberako gainerako talde politikoetako ordezkariekin batera, Gernikako Batzar Etxean ospatu dute gaur oraingo ikasturte politikoko lehen ohiko bilkura.
Bilkura hasieran, Ana Otaduik, ganberako presidenteak, Bozeramaileen Batzordeak Europan laguntza eta babesa eskatu duten milaka pertsonen egoeraren aurrean onartu duen adierazpen instituzionala irakurri du. Euzko Abertzaleak taldearen babesarekin batzarkide taldeek Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen diote, beste gai batzuen artean, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskadiko gainerako erakundeekin lankidetzan aritzea, egoera honi erantzun integral eta koordinatua emateko eta,albait arinen, baliabide materialen inbentarioa egin dezala, dagokion dotazio ekonomikoarekin, Eusko Jaurlaritzari aurkezteko eta eskaintzeko, lehen harrera baterako eta, beharrezko balitz, egonaldi luzeetarako eta betiko egonaldietarako. Era berean, Batzar Nagusiek aitortu dute gobernuz kanpoko erakundeak, erakunde sozialak eta Bizkaiko hiritargoa egiten ari diren lana, eta BFAri eskatu dio haiekin guztiekin lankidetzan segitzea, gure beharra duten guztiei harrera emateko.
Horren ondoren, Euzko Abertzaleak taldeko batzarkideen aldeko botoarekin, aurtengo uztaileko Foru Dekretu Arautzailea berretsi da, Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko 2013ko abenduko Foru Araua aldaraztekoa (aldaketa egin da Estatuko gobernuak egindako lege aldarazpenaren ondorioz).
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09