Prentsa Aretoa

2015/07/27

EAJ-PNV-k eta PSE-EE-k beren botoak batu dituzte Bizkaiko Batzar Nagusietako batzordeetako buruak aukeratzeko bozketan

Jeltzaleek eta sozialistek 2003-2007 legegintzaldiko koalizioko alderdiak EAJ-PNV eta EA ziren aldian aplikatu zen formula berbera erabili dute oraingoan.

rss Ezagutzera eman
Jon Andoni Atutxa

ARGAZKIA JAITSI

“Gehiengoa izateko aukera izan genezakeen arren, EAJ-PNV-k eta PSE-EE-k kide bana izango dugu batzordeetako mahaian, neurri horrekin aniztasuna bermatzen delako" baieztatu du Jon Andoni Atutxak, jeltzaleen bozeramaileak.

EAJ-PNV eta PSE-EE artean hitzartutako akordioak Bizkaiko Batzar Nagusietako batzordeetako lehendakariak aukeratzeko prozesuan ere izan du bere isla, aurreko legegintzaldietako koalizio gobernuetan gertatu zen moduan, besteak beste EAJ-PNV eta EAren artean hitzartu zen koalizio gobernuan (2003-2007 legegintzaldia) edo lehenago, EAJ-PNVren eta PSE-EE-ren akordioarekin Bizkaiko Ganberan gehiengoa lortu zenean.

EAJ-PNV-k eta PSE-EE-k beren botoak batu dituzte, gaur, hautagai berbera aukeratzeko. Horren eraginez, batzordeetako presidenteordeak eta idazkariak oposizioko alderdietakoak izango dira, hauek ere gehiengoa izango dute batzorde hauetako mahaian. Bizkaiko Parlamentuko batzordeak hamabost ahaldunek osatzen dituzte: 7 dira EAJ-PNVkoak, 3 EH-Bildukoak, 2 PSE-EEkoak, 2 Ahal dugu-Podemos taldekoak eta 1 PP-koa.

Abertzale eta sozialistek Ana Esther Furundarena aukeratu dute `Gizarte Ekintza´ batzordeko buru; María Presa aukeratu dute ‘Eskaeretarako eta Herritarrekiko Harremanak´ batzordeko lehendakari; Jon Andoni Atutxa izango da `Ekonomia eta Ogasuna´ batzordeko buru; Jon Sánchez aukeratu dute `Euskara eta Kultura´ batzordeko presidente; Óscar Arana izango da ´Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapenerako´ batzordeko burua’; Begoña Gil izango da `Enplegua, Gizarteratze eta Berdintasun´ batzordeko burua’; Zuriñe Argatxa izango da ‘Iraskunde, Gobernu Onerako eta Gardentasunerako´ batzordeko burua’; Irene Edesa aukeratu dute ‘Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako´ batzordeko buru ; eta Iñaki Jerónimo izango da ‘Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesinorako´ batzordeko burua. Sozialistek eta jeltzaleek boto zuria eman dute `Ahaldunaren Estatutuaren´ batzordean, eta oposizioko ahaldun bat izango da mahaiburu. `Araudi eta Jaurbiderako´ batzordeko burua Ana Otadui, Batzar Nagusietako Lehendakaria izango da.

"EAJ-PNV-ren eta PSE-EE-ren arteko gobernu akordioak Ganberan ere funtzionatu izan du, Foru Gobernua babesten dugun taldeak garen heinean. Gauza berbera gertatu zen 2003-2007 legegintzaldian, EAJ-PNV-ren eta EA-ren arteko gobernua osatu zenean. Mahaiburu guztiak izan ziren EAJ-PNV-rentzat edo EA-rentzat. Orain, Ganberako lehendakaritza gure taldeetako ahaldunen ardurapean dagoen modu berean, gure taldeetakoak izango dira batzordeetako mahaiburuak, baina batzordeen mahaien osaketa anitza izango da.Gainera, EAJ-PNV-k eta PSE-EE-k kide bana baino ez dute izango batzordeetako mahaietan. Beraz,eta Ganberan gehiengoa dugun arren, ez dugu mahaietan gehiengo hori izango, nahiz eta horretarako aukera izan dugun" esan du Jon Andoni Atutxak, Euzko Abertzaleak Batzarkide Taldearen bozeramaileak.