Prentsa Aretoa
2015/05/24
Unai Rementeriak bikaintzat eman du Bizkaiko Batzar Nagusietan batzarkide bat gehiago izatea
Bizkai Buru Batzarreko presidentak adierazi du "23 batzarkideak, Bilboko 13 zinegotziak eta gainontzeko udalerrietako datu onak" hiritargoak konfiantza duela egonkortasunean eta etorkizunerako proiektuan
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarreko presidentak, foru eta udal hauteskunde hauetako EAJ-PNVren emaitzak "bikainak" direla adierazi du. Bizkaiko Batzar Nagusietan "batzarkide bat gehiago lortu dugu, 22tik 23ra pasatu gara, eta hori gainera Bizkaiko ganbaran alderdi gehiago agertuta gertatu da: arrakasta da", esan du. "Bilboko emaitzak oso onak izan dira; 13 zinegotzi, hurrengo taldeak baino hiru bider gehiago", eta herrialdeko gainontzeko udalerrietan ere oso emaitza onak lortu dira oro har.
"EAJ-PNVk erronka handia izan du herrialdean: gure hautagai nagusi biak, Unai Rementeria eta Juan Mari Aburto, berriak izan dira eta, gainerako zerrendaburu eta hautagai askoren izenak ere berritu di tugu", azaldu du burukide bizkaitarrak. Honetaz gain, Atutxak gaurko hauteskunde eguna "normaltasun osoz" bizi izan dela esan du eta "kanpoko eragilerik ez dugula izan" nabarmendu du. Bizkai Buru Batzarraren presidente Andreak azaldu duenez "gaurko emaitzak, 30 urte gobernatzen egon eta gero, hiritargoak konfiantza duela egonkortasunean eta etorkizunerako proiektuan" azaltzen dute.
Unai Rementeriak pozik baieztatu du Bizkaira "olatua heldu dela; EAJ-PNV-ren olatua uste genuen baino handiagoa heldu da. Gure helburua Bizkaia hazi araztea da, eta horretarako zuek guztion laguntza behar dut, hautestontziak Bizkaia anitza dela iragarri baitute".
Bere aldetik, Juan Mari Aburtok Bilborako aurkeztu duen proiektuan konfiantza izan dutenei eskerrak eman nahi izan dizkie eta "Bilbo, bilbotarrak, enplegua, ekonomia eta bizi kalitatea hazi arazteko" bere konpomisoa berretsi du.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09