Prentsa Aretoa
2015/05/21
Rementeriak lehen sektoreari laguntzak emateko burokrazia erraztuko duela eta hazkunderako Europak eskainitako aukerei heldu behar zaiela esan du
Hautagai jeltzaleak aurreratu du nazioarteko aukeren inguruko hedapen eta aholkularitza zerbitzua martxan jarriko duela eta, era berean, belaunaldien ordezkatzea lortzea hartu du erronkatzat.
Mila profesional inguruk egiten dute lan Bizkaian dauden 5.400 nekazaritza-ustiapenetan. Unai Rementeriak sektorea bultzatzeko erronka hartu du, produktuen merkaturatzea hobetuz, laguntzak emateko burokrazia erraztuz eta belaunaldien ordezkatzea lortuz. Era berean, sektorearen hazkunderako Europak eskainitako aukerei heldu behar zaiela esan du.
“Lehen sektoreak bere ondoan izango gaitu. Belaunaldien ordezkapena bultzatzeko foru programekin jarraituko dugu. Izan ere, adinaren batez bestekoa 54 urtekoa da sektorean eta profesionalen %35a besterik ez da gaztea”, esan du Rementeriak. Gaineratu duenez, “Europako laguntzekin eraginkorragoak izateko, nazioarteko aukeren inguruko hedapen eta aholkularitza zerbitzua martxan jarriko dugu Bizkaiko enpresentzat eta herritarrentzat. Oinarrizkoa da, lehen sektoreko baliabideen erdia Europatik datorrelako. Ezin dugu aukerarik txikiena ere pasatzen utzi”.
Rementeriaren esanetan, Bizkaiko produktuak, txakolina esaterako, nazioarteko zirkuituetan duten presentzia sustatu beharra dago. “Produkzioa ona da, primerakoa, ez dago dudarik, baina merkaturatzea hobetu behar dugu”, aipatu du Rementeriak, zeinaren ustetan modernizazio ere giltzarri da, “modernizazioa, lehiakortasuna delako”, eta, hortaz, sektoreko profesionalentzako puntako teknologiak sortu eta eskura dadin sustatzea proposatu du. Mendien foru-arauaren proiektua ere aipatu du, aurrera eramango dituen ekintzen artean. Bai eta animalien ongizatearen aldeko erabateko konpromisoa azaldu ere. Aurreratu duenez, Aldundiak plana garatuko du bereziki zaindu nahi duen esparru horretan.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09