Prentsa Aretoa

2015/05/20

Rementeriak eta Aburtok Bizkaia eta Bilboko pertsona nagusien bizi kalitatea hobetzen jarraitu nahi dute

Bizkaiko Ahaldun Nagusirako EAJ-PNVren hautagaia eta Bilboko alkategai jeltzalea Uribitartera hurbildu dira zahartze aktiboaren inguruan hitz egiteko asmoz.

rss Ezagutzera eman
Rementeriak eta Aburtok Bizkaia eta Bilboko pertsona nagusien bizi kalitatea hobetzen jarraitu nahi dute

ARGAZKIA JAITSI

  • Juan Maria Aburto gizarte politikari buruz
    2015/05/20

    ARTXIBOA JAITSI

  • Unai Rementeria gizarte politikari buruz
    2015/05/20

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

Bizkaiko Ahaldun Nagusirako EAJ-PNVren hautagai Unai Rementeria, Bilboko Alkatetzarako hautagai jeltzale Juan Mari Aburtorekin batera, Uribitartera hurbildu dira, pertsona nagusien zahartze aktiboaren inguruan hitz egiteko asmoz.

Garapen soziala eta garapen ekonomikoa eskutik joan behar dira. Horregatik, hazkundeak erabateko eragina izan behar du pertsona guztiengan, inor atzean utzi Gabe. Gizarte inklusiboak gizarte seguruagoak dira eta garatu eta hazi arazteko elementu handiagoak dituzte. Horregatik, bizkaitar biztanleak, bizkaitarrekin batera, kolektibo ahulenganako konpromiso berezia izan behar dute. Horregatik Diputazioa eta Udala, pertsona nagusiekiko konpromisoa eta elkartasuna bultzatzeko eredu izan behar dira.

Rementeriak gizartearen zahartzeari aurre egiteko beharra azpimarratu du, horretarako zerbitzuak errealitate berriari moldatuz eta etorkizuneko Bizkaiaren diseinu eta eraikuntzan pertsona nagusien parte hartzea areagotuz. “bost urte barru, emakumezkoen bizi- itxaropena 90 urte ingurukoa izango da eta gizonezkoena, aldiz, 85 ingurukoa. Ondo dago. Oso ondo. Baina bizitzari urteak emateaz gain bizitza eman behar zaie urte horiei. Urteak bizitzari, bai. Bizitza urteei, ere bai. Hori batez ere, esango nuke nik. Euzko alderdi Jeltzalean argi daukagu. Zahartze aktiboaren aldeko apustua egiten dugu. Gizartean parte hartzen duten pertsona nagusiak, erabakiak hartzeko orduan aintzat hartzen direnak, gazteei irakasteko prest direnak, euren esperientziak emateko prest direnak. Bidea batera egin gura dugu, gaur bertan egiten ari garen moduan. Nagusiekin politikak egin gura ditugu”, adierazi du.

Ildo honetan, Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai jeltzaleak, Bizkaiko Pertsona Nagusien kontseilua bezalako pertsona nagusien parte hartze organoak sendotzeko konpromisoa hartu du, osatzen duten elkarteen bitartez edo euren potentzial guztia garatzeko bide berriak eskainiz, guztia ere oraina eta geroa sendotzeko. “Gure nagusiak, Bizkaiaren hazkunde prozesuko koprotagonista izan daitezela gura dugu. Bizkaia guztiok bateginik eraikitzen dugulako. Gaur hemen ez dago inor soberan. Are gutxiago pertsona nagusiak.

Beraiek zaindu gaituzte. Haiek hezitu gaituzte. Eta gaur garena izateko lagundu. Egindako ahalegina itzuli behar diegu. Eta entzun behar ditugu, pertsona nagusiak bizitzan graduatuak direlako, dagoen unibertsitaterik onena” azpimarratu du Rementeriak, dependentzia egoeran dauden pertsonak, horien artean nagusiak, eta pertsona zaintzaileak aipatu baino lehen. Azken hauetaz hitz eginda, Pertsona Zaintzaileen Estatutuaren bitartez euren lana aintzat hartuko duela esan du; “niretzako, euren lana administratiboki eta legalki aintzat hartuko dituen neurriak bideratuta, lehentasuna izango dute: honi bideratutako informazio eta babes osoko zerbitzua garatuko dugu edota zahar egoitza eta eguneko edo orduko zentroetako arnasketa programak indartuko ditugu”.

Bestalde, alkatetzarako hautagai jeltzaleak argi dauka Bilborentzako zer gura duen: "pertsona nagusiekin Bilbo adiskidetsu, irisgarri eta solidarioa gura dut. Gure pertsona nagusien bizi kalitatea hobetzeaz arduratzen eta okupatzen den Bilbo bat gura dut.”

Pertsonak Euzko alderdi Jeltzalearen jomuga dira eta izaten jarraituko dute “kalitatezko gizarte zerbitzuekin, arazoak eta arrisku sozialak antzeman eta konpontzeko jarrera eraginkor batekin” komentatu du alkategaiak. "Pertsona nagusiekin adeitsua, ezintasunen bat duten pertsonentzako irisgarria eta barrura eta kanpora begira solidarioa den Bilbo bat lortzeko mekanismo eta proiektu guztiak martxan jarriko ditugu, beti ere hiri inklusibo gisa erreferente izan gaitezen.” Aburtok bere adierazpenak honako hau aipatuta bukatu ditu: “pertsona nagusientzako udal azpiegituren eskaintza areagotuko dugu, hirian diren pertsona nagusientzako zentroak eta Jubilatuen Elkarteak babestuko ditugu, aisialdi aktiboren inguruko eskaintza nahikoa eratuko dugu baita Nagusientzako Unibertsitatea deituriko egitasmoa indartu ere, adin nagusikoen heziketa bultzatze aldera.”

Hau guzti hau, Bilbon eta Bizkaian, ekinez egina lortuko dugu, hitz hutsalak alde batera utzita.