Prentsa Aretoa

2015/05/15

Rementeriak eta Aburtok Bilbon eta Bizkaia osoan gazteri prestatua, parte hartzailea eta baloreduna nahi dute

Ahaldun Nagusirako hautagai Unai Rementeria, Bilboko Alkatetzarako hautagai jeltzale Juan Mari Aburtorekin batera Erriberako merkatuan, gazteek antolatutako ‘I am Basque Festival‘ festara hurbildu dira.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Azken hilabeteetan, Rementeria eta Aburto gazte ekintzaileekin, unibertsitateko ikasleekin, langabezian dauden gazteekin harremanetan egon dira bere beharrak hurbiletik ezagutzeko, espero duten etorkizuna zein den jakiteko eta beraiekin batera gura duten etorkizuna zein den ezagutzeko. Bilboko Alkatetzarako hautagai Juan Mari Aburto ere, lokal baten beraiekin hitz egiten egon zen, hurbiletik bere behar eta kezkak ezagutzeko: “Bilboko gazteak ulertzen saiatu naiz, zuen oraina eta batez ere zuen etorkizunak arduratzen nau eta zuen alboan egon gura dut”.

Arratsalde honetan, ehunka gazteez inguraturik, hautagai jeltzaleek Bilbo eta Bizkaiak gazteri trebatu, balioduna eta parte hartzailea izan behar dutela helarazi diete bertan bildutakoei. Gazteek aurrera pausu bat eman behar dute, Bilbok behar duen bilakatze ekonomiko eta sozial berri bateko buru izan behar dira. Gehiago parte hartuz eta beren ezagutza eta elkartasun eta justizia bezalako balioak eskainiz. Aburtok esan die “Bilbon, gazteentzako egitasmoak nahi ditugu. ‘Bilbao Gaztea’ programa sortuko dugu, gazteguneetako egitarauak sendotuko ditugu. Aisialdi arduratsu bat diseinatzeko gazteen parte hartze handiago bat izango dugu, gazte lonjetako segurtasuna eta bizikidetasuna zeharo bermatuz. Eskola-porrota ekidin eta irtenbideak eskaini gura dugu eta gazteak hiriko enpresetara hurbilduko ditugu. Laburbilduz, zuek, gazteok, lan merkaturatzeko, enplegu bat lor dezazuen lan egingo dugu”.

Bizkaian barrena ibili ostean, Unai Rementeriak aitortu du, besteak beste, emozionatuta segitzen duela Ane eta Oscarren begien distira gogoratzean; Getxoko Elkartegira egindako bisitan ezagutu zuen bikote gaztearen begien distira. Bikoteak bere enpresa hutsetik abiatu zuen, lan eskerga eginez, ideia piloarekin… Begi horien distira gogoratzean, berriz ere, Rementeriak Bizkaiarentzako proiektua eraikitzeko gazteak gako direla ezin dezake ukatu, izan ere, gazteak oraina baitira, bere gizarte- eta ekonomia-garapeneko protagonistak. “Bizkaiak irizpide propioak dituen, autonomoa den, aurrea hartzen duen, parte hartzailea, solidarioa den eta konprometitutako gazteria du eta izaten jarraitu behar du. Bizkaiak etorkizuna eraikitzeko bere beharra du. Eta guztiok bateginik egin dezagun behar du”, azpimarratu du Ahaldun Nagusirako hautagaiak, gazteria, aldaketa garaiei moldatzeko, ideia berriak eskaintzeko eta, hortaz, “gure gizarte kapital onena dira eta aprobetxatu beharra dugu”.

“Gazteriaren gizarteratzea ekiditeak kostu, sozial, ekonomiko eta kultural erraldoia dakar. Egiazko gizarteratze eta lan merkaturatze bat lehenbailehen ahalbidetzen baldin badugu, are lehenago aintzat hartuko dugu talentu berria Bizkaiaren hazkundea bultzatzeko. Ezin dezakegu bete, gazteak oraina direla ulertzen ez badugu. Euren bizitza propioaren eta euren etorkizunaren protagonista izan daitezen eta euren etorkizun propioa eraiki dezaten lagundu behar diegu”, esan du Rementeriak La Ribera Merkatuan ospatzen ari zen festan beste gazteekin bildu aurretik.

EAJ-PNVk Bilbo Unibertsitate hiria izan dadila nahi du, horregatik, Bilbo eta Bizkaia lehiakor bat garatzeko, heziketa bezalako elementu baten aldeko apustua egin behar da. Gazteen trebakuntza nahitaezkoa da, gero eta trebatuagoa den lan merkatuan. Alkatetzarako hautagaiak topaketa bukatu du bi gazteri eskatuz: “Bilbo gazte bat gura dut. Aisia, enplegua eta etorkizuna duen gazteria. Eta Bilboren etorkizuna diseinatzen lagun diezadazuen nahi dut”.