Prentsa Aretoa

2015/05/14

Unai Rementeria: “PSOE-ek ezkerraldeko lantegi handiak itxi zituen, jeltzaleok berriak zabaldu ditugu eta EH Bildu-k oztopoak jartzen ditu”

“Enpresak zabaltzea da ezagutzen dudan modu bakarra lanpostuak sortzeko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta krisi hau behingoz atzean uzteko”, adierazi du PCBk XXI. mendeko fabrika bat egiteko 20 milioi inbertituko duen Sestaoko lurzoruetan. Fabrikak 200 lanpostu sortuko ditu.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Unai Rementeria Sestaon. Industria
    2015/05/14

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

Unai Rementeriak jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea bere hauteskunde programaren helburu nagusi bezala aurkeztu ditu Sestaon. “Ezkerraldean gaude, historikoki industria eta langileen gunea. Lanpostuak sortzea beste ezer baino gehiago behar duen gunea. Enplegua da beharrezkoena”, esan du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaiak. Gaineratu du EAJk geldialdiaren kontrako antidotoa duela, eta “ideia onez, ondo prestatuko pertsonez eta lan askoz osatutako antidoto horren eragina nabaritzen hasia dela”.

“Lur-sail honetan PCBren fabrika bat egongo da hilabete gutxi barru, XXI. mendeko fabrika bat hegazkinentzako piezak egiteko. 20 milioietako inbertsioa eta 200 lanpostu Aldundiaren eta Sestaoko Udalaren lanari esker. EH Bildu-ren esku egon izan balitz, ez genuke ez lantegirik ezta 200 lanpostu horiek izango. Azaldu diezaiotela hori Ezkerraldeko eta Bizkaiko langabetuei. Ez zaie enplegua ardura, ezta pertsonek ere. Beste kontu batzuetara daude. PSOE-k Ezkerraldeko lantegi handiak itxi zituen, jeltzaleok berriak zabaldu ditugu eta EH Bilduk oztopoak jartzen ditu. Hau da gure konpromisoa Ezkerraldearekin eta Bizkaiarekin. Ekintzak eta ez hitzak”, azaldu du Rementeriak. Gogora ekarri du ere PCBren 200 lanpostuetaz gain, gehiago daudela: “Gestamp-ek bere mundu mailako prestakuntza zentroa Bizkaian koka dezan bultzatu dugu; Vicinay-rekin elkarlanean aritu gara Erandion beste 40 lanpostu berri sortu eta 160 mantentzeko; edo TyssenKrupp multinazionalak Ikerketa eta Garapen zentroa Zamudion eraikitzeko; Alstom-ek fabrika berria Ortuellan altxatzeko; edo Lointek-ek bere Urdulizeko instalazioa Bilboko Portura zabaltzeko”. “Duela ez asko albistea enpresak ixten ari zirela zen. Orain albistea enpresak zabaltzen ari direla da. Eta enpresak zabaltzea da lanpostuak sortzeko nik ezagutzen dudan modu bakarra, jarduera ekonomikoa sortzeko modua eta horrela krisi madarikatu hau atzean utzi”, azpimarratu du.

Rementeriak adierazi du lan-ildo hori Doing Business in Biscay programaren bidez bultzatuko duela. Programa horrek atzerriko inbertsioa erakarriko du eta Bizkaia munduko aukera zentro nagusiekin lotzeko sare iraunkorra eratuko du. Eta iragarri du ere Energy Intelligence Centerren sorrera, Bizkaiko ekonomian hain garrantzitsua den energia sektoreko enpresen arteko elkarlana sustatzeko.

“Espero dut ekintza hauek eta gure programak jasotzen dituen beste batzuek jarduera ekonomikoa sortzea eta horrek enplegua ekartzea Bizkaiko pertsonentzat, baina enplegua heltzen den bitartean, eta helduko da, ez ditugu botata utziko gehiago behar dutenak”. Horregatik, konpromisoa hartu du “datozen lau urtetan 10.000 lanpostu berrien sorrera bultzatzeko iraupen luzeko langabeen, 45 urtez gorakoen eta gazteen artean plan eta programa zehatzen bidez”. “Ez dira hitz hutsak”, jarraitu du; “eurentzako plan zehatzak prest ditugu dagoeneko. Eta azken hiru urtetan sortu ditugun 6.000 lanpostuek bermatzen gaituzte. Ez dugu promesik egiten. Konpromisoak hartzen ditugu. Hitzeko jendea gara. Baina batez ere, ekintzetako jendea gara. EAJ da lurraldeari garantia, egonkortasuna eta proiektuak eskaini ahal dizkion alderdi bakarra. Gure ibilbideak bermatzen gaitu. Bizkaian, tontakeriak, gutxi. Berreskuratzea jokoan dago, geldialditik irtetea. Ez da esperimentuak egiteko unea”, ohartarazi du Rementeriak.

  Bideo erlazionatuak...