Prentsa Aretoa

2015/05/06

Rementeriak eta Aburtok suspertze ekonomikoaren, enplegu sorreraren eta erakundeen arteko harremanen aldeko apustu sendoa berretsi dute

Ahaldun nagusirako hautagai jeltzaleak enpresa eta ekonomia munduko eragileekin gaur goizean izandako hirugarren eta azken bilera sektorialean iragarri duenez, epe laburrean "albiste on gehiago" egongo dira Bizkaiko ekonomiarentzat.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Topaketa sektoriala. Ekonomia. Rementeria: (2)
    2015/05/06

    ARTXIBOA JAITSI

  • Topaketa sektoriala. Ekonomia. Rementeria: (1)
    2015/05/06

    ARTXIBOA JAITSI

  • Topaketa sektoriala. Ekonomia: Aburto (1)
    2015/05/06

    ARTXIBOA JAITSI

Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJ-PNVren hautagia, eta Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatetzarako hautagai jeltzalea, Bilboko Meliá hotelean elkartu dira gaur goizean, herrialdeko eta hiriburuko enpresa eta ekonomia sektoreko hogei bat eragile eta ordezkarien aurrean ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzen laguntzeko planteatuko dituzten proposamenak aurkezteko.

Gaurko topaketa honetan, Unai Rementeriak, Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai jeltzaleak aditzera eman duenez "langabezi tasan beherakada handia eman da , 2.139 pertsona langabe gutxiago dagoelako eta,horrekin batera, atzo bertan PCBk Sestaon lantegi berria irekiko duelako albiste onen aurrean, askoz ere errazago egingo zaigu gelditze unetik irtetea eta suspertzea finkatzea"; zentzu berean gaineratu duenez "albiste on gehiago ere badaude Bizkaiarentzat". Rementeriak azaldu duenez "asko dago oraindik egiteko, baina bide onetik goaz". Zentzu horretan aditzera eman duenez, inbertituko diren 20 milioiak eta sortuko diren 200 enplegu zuzenak dira "Ezkerraldeari eta Bizkaiari eman ahal dizkiogun albisterik onenak".

Era berean iragarri du Energy Intelligence Center (EIC) sortuko dela, “AICren kidea, baina energia gaietarako" . Azaldu duenez, sektore honek Bizkaiko BPG-ren % 7,5 suposatzen du eta herrialdeko ekonomiarentzat 22.000 enplegu zuzen ekarriko ditu. "Nahi nuke EIC hau Bizkaian sektore hori pizteko tximista izatea, ezagutza handiagoa , jarduera gehiago eta enplegu gehiago eragin ditzan". Rementeriak era berean azaldu du egitasmo honen helburua dela energia berriztagarrien eta energia efizientearen erreferente bihurtzea eta, aldi berean "sektore pribatuaren eta erakunde publikoen arteko lankidetzaren erreferente ere bai".

Juan Mari Aburtok, EAJ-PNV-k Bilborako aurkeztuko duen hautagaiak,bere aldetik, Bilbo hiribururako proposamenak planteatu ditu. Zentzu honetan esan du Bilborako duen helburua dela "enpleguan,jarduera ekonomikoan eta bizitza kalitatean haztea" eta, horretarako, 10 jarduera jarriko ditu martxan Bizkaiko hiriburura inbertsioak, aberastasuna eta enplegua erakartzeko. Aburtok helburu horri heldu nahi dio gazteentzat, nagusientzat eta lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei kalitatezko enplegu egonkorra eskaintzeko plan eta egitasmoen bidez ; enpresak sortzeko ekintzailetza eta finantzaketa publiko-pribatua babestuz; Bilbao inbertsio eta talentua erakartzeko plaza eta Unibertsitate eta Ezagutza hiri bihurtzeko lan eginez; hiri merkataritzari, tokian tokiko dendei ematen diegun babesa indartuz; sektore ekonomiko berriak garatuz; sormen industria berriak bultzatuz, eta Bilbao turismoa sustatzeko ‘nazioarteko marka’ gisa bultzatuz.

Horrela eginez, “etorkizunerako 10 egitasmo estrategiko bultzatuko ditugu, onak izango dira Bilborentzat eta Bizkaia eta Euskadirentzat". Gune horiek izango dira "Zorrotzaurre, ekonomia eta talentuaren gune berria; Punta Zorrotza, industria gune gisa; Sektore ekonomiko berriak, enplegu aukera berriak sortaraz ditzaten; Bilbo unibertsitate eta ezagutza hiria; Bilbo Gaztea, prestatutako gazteriarekin, baloreduna eta parte hartzailea; Alde zaharra, Bilbo hiriaren bihotza eta modernotasun eredua; Abiadura Handiko Trena Abandora heltzean, Europatik hurbilago egongo gara; Metroko 3. linearekin eta Tranbiaren hedakuntzarekin, garraio publikoaren aurrerapena lortuko da eta eragin guneetan lan egiteko aukera emango digu; Termibus berriarekin, lur azpian kokatua eta intermodala izanik, autobusen sarrera eta irteera ate handia izango da; eta azkenik baina ez azkena, Bilbo hiria, hiri inklusibo eta adeitsua" esan du.

Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak aditzera eman bezala "Gure hautagaiek aurkeztu dituzten proposamenak BizkaiaGO! Ekimenaren ondorioetatik sortu dira". "Hauxe izan da Bizkaiko EAJ-PNV-k duela urte bete inguru martxan jarri zuen prozesu parte hartzailea, mila bat bizkaitarrek ekonomia suspertzeko eta edozein alorretatik enplegua sortzeko izan ditzaketen ekarpenak eta hausnarketak jasotzeko". Atutxak azpimarratu nahi izan du sektore ekonomikoa eta esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetza beharrezkoak direla "ekonomia suspertzeko eta galdutako lanpostuak berreskuratzeko".

Proposamen hauen guztien aurkezpena bukatutakoan, topaketa sektorialera hurbildu diren hogei eragileek Rementeriaren eta Aburtoren proposamenen inguruko hausnarketa egiteko aukera izan dute beraien arteko zubiak eta herrialde mailako erakundeekiko sinergiak eraikitzen joateko. Lan mahaiaren moderatzaile lana egin du Imanol Pradalesek, Bizkaiko Batzar Nagusietarako Enkarterrietako zerrenda-buruak. Pradalesek gaur goizean Bilboko Meliá hotelera hurbildu diren guztiei adierazi die Alderdiaren esker ona, bilera parte hartzeagatik eta ekarpenak egiteagatik. Rementeria eta Aburtorekin batera, jardunaldian izan dira Marta Acilu (NORAYBIO),Inés Anitua (A.I.C.), Iratxe Zuluaga (ARIADNA INSTRUMENTS), Eduardo Gamboa (MAIER), Ignacio Matix (ITP), Carmelo Lezama (EL CORTE INGLES), Alexander Arteche (ARTECHE), Iñaki Irasuegi (LA NAVAL), Joseba Jaio ( VELATIA-ORMAZABAL Taldea), Javier Egurrola (PIERBURG), Xabier Sagredo (BBK), Luis Rodriguez Llopis (IDOM), Pedro Sánchez (SABADEL GIPUZKOANO), Iñaki Garcinuño (CEBEK), Asís Canales (IBERDROLA), Pedro Ensunza (IMQ), Javier Zorrilla (TELEFONICA), José Antonio Jainaga (GUERDAU-SIDENOR) eta Mikel Larrea (EROSKI).