Prentsa Aretoa
2015/03/29
Unai Rementeriak ‘Bizkaia zeugaz‘ parte hartze egitasmoa martxan jarriko duela esan du, BizkaiaGO! egitasmoaren bukaeran
Ahaldun Nagusirako hautagaiak BEC-en hitza eman du, hauteskundeak irabazten baditu, parte hartze prozesua jarriko duela abian Aldundiaren baitan. Rementeriak bere egin du EAJ-PNVren parte hartze ekimenaren entzute aktiboa, egitasmoaren ondorioak gizarteratzeko antolatu den ekitaldian.
BizkaiaGO! egitasmoaren ondorioak
ONDORIOAK - 2015/03/29Conclusiones iniciativa BizkaiaGO!: Unai Rementeria
MINTZALDIA - 2015/03/29Conclusiones iniciativa BizkaiaGO!: Juan Mari Aburto
MINTZALDIA - 2015/03/29Conclusiones iniciativa BizkaiaGO!: Itxaso Atutxa
MINTZALDIA - 2015/03/29
Gaur goizean amaitu da BizkaiaGO!, Bizkaiko EAJ-PNV-k duela urte bete martxan jarri zuen parte hartze egitasmoa. Barakaldoko Bilbao Exhibition Center (BEC) izan da talde jeltzaleak aukeratu duen tokia, BizkaiaGO! egitasmoak herrialde osoa zeharkatu duen hilabeteetan jasotako ondorioak gizarteari aurkezteko ekitaldia egiteko. Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak iragarri duenez, maiatzaren 24an foru hauteskundeak irabazten baditu ‘Bizkaia Zeugaz’ parte hartze prozesua egingo dugu Bizkaiko Aldundiaren baitan. Bizkaia denon artean eraikitzeko eta bideratzeko egitasmoa izango da. Parte hartzea ezinbestekoa da XXI. Mendeko gobernuetan. Horregatik, Bizkaiko Aldundiak parte hartze eredugarria burutuko du EAJ-PNV-k irabazten badu. Hauxe da nire konpromisoa eta nire alderdiarena ere bai” esan du.
Rementeriak baieztatu duenez konbentzituta dago “EAJ-PNVren hauteskunde egitasmoa izango dela herritarrei hurrengo hauteskundeetan egingo zaien eskaintzarik onena”, “Bizkaiko pertsonek sortua delako, herriarengan sortua delako eta egiazko arazoak konpontzeko irtenbideak bilatzen dituelako”. Ildo beretik esan duenez “Euzko Alderdi Jeltzaleak egin duen 120 urteko historiak gehi urte bete honetan gure alderdikoak ez diren mila emakume eta gizonengandik jaso ditugun proposamen hauek egiten dute gure eskaintza gaindi ezina izatea”.
Ahaldun nagusirako hautagaiak azpimarratu nahi izan du bidelagun izango dituen emakume eta gizonen konpromisoa. “Bizkaiko belaunaldi berria gara. Ondo prestatuta dagoen belaunaldia, ilusioz betea, Bizkaia hazi arazteko eta gizartearen egonkortasuna eta modernotasuna bermatzeko” azpimarratu du; jarraian azpimarratu duenez “Bizkaian, lelokeria gutxi; eta EAJrekin, bat ere ez. Gu geurera. Esperimenturik gabe. Gure lehentasuna da ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, pertsonetan inbertitzen segitzeko”.
Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarraren presidentea izan da, BizkaiaGo!-ren azken etapa EAJ-PNVrekin partekatu nahi izan duten 500 emakume eta gizonei ongi etorria eman diena. Atutxarekin eta Rementeriarekin ere BEC-eko oholtza gainean izan dira Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatetzarako hautagaia; Amaia del Campo, Barakaldoko alkategaia eta Durango-Arratia, Enkarterri eta Bilbaoko barrutietako zerrenda buruak, hala nola Ana Otadui (Batzar Nagusietarako presidenterako hautagai jeltzalea), Imanol Pradales eta Ibone Bengoetxea.
Urte beteko lana
Bizkaiko jeltzaleek duela urte bete jarri zuten abian parte hartze prozesu handi hau. Bilbon hasi zen, 2014 otsailean, hain zuzen.Ordutik aurrera eta otsailaren 28ra arte, Bizkaia osoa zeharkatu du eta geldiunea egin du herrialdea osatzen duten eskualde guztietan. Horrela izan da Getxon, Lekeition, Barakaldon, Derion, Zallan, Basaurin, Durangon, Lemoan, Gernika-Lumon eta Bilbon. “Prozesua amaituta, ezin gintezke pozago egon, BizkaiaGo! partehartze prozesuak eman dizkigun emaitzekin. Zalantzarik gabe, gure aurreikuspen guztiak gainditu ditugu” ezarri du Atutxak.
Gaur goizeko ekitaldian aurkeztu da lan jardunaldi guztietan jaso diren mila bat ekarpen biltzen dituen liburuxka. “Orain, azken jardunaldi hartatik hilabete geroago, ondorioak esku artean ditugu. Horixe izan zen hauteskunde egitasmoa osatzen lagundu diguten 1.152 emakume eta gizonekin hartu genuen konpromisoa. Eta honen bidez, orduan eman genuen hitza bete dugu” esan du Bizkaiko jeltzaleen buruak.
Prozesuaren hasieratik, BizkaiaGo!-ren helburua izan da Bizkaiaren onura bilatzeko xedearekin, mila bat bizkaitar emakume eta gizonen proposamenak eta iradokizunak jasotzea. Gaika antolatutako mahaien inguruan eseri ziren, besteak beste, enplegua eta suspertze ekonomikoa; gizarte politikak; ingurumena; turismoa eta merkataritza; kultura eta sormen industriak; gazteria eta kirola; parte hartzea eta teknologia berriak; landa garapena eta nekazal garapena eta hezkuntza eta prestakuntza. Hiritargoak bere behar eta eskari guztiak partekatu ahal izan ditu talde jeltzaleak Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta inguruko udalekin dituen herri kargudunekin. “BizkaiaGO! egitasmoaren bidez parte hartze zuzenerako tresna eskaini nahi izan dugu, berdinen artean burutua” esan du Atutxak; era berean esan duenez prozesu hau “aniztasunean oinarritu da; anitza izan da parte hartzaileen jatorriaren aldetik eta anitza beren ideologiaren ikuspuntutik ere, bazterketarik gabe”.
BizkaiaGO! egitasmoak 992 proposamen bildu ditu eta proposamen hauek herrialdeko bazter guztietan eta esparru guztietatik egin dira “denak dira oso interesgarriak”. Orain, denak aztertu ondoren eta antzekoak izan daitezkeenak integratzeko lana egin ondoren, 445 proposamen ezberdin ditugu “eta baloratu beharko ditugu Bizkaiarentzat egin nahi dugun proposamenean integratzeko” esan du BBBren buruak.
Bizkaiaren aldeko konpromisoa
Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatetzarako hautagai jeltzaleak,bere aldetik, BizkaiaGO! parte hartze prozesuaren garrantzia berretsi du eta zentzu honetan baieztatu du “herritarren parte hartzean” sinesten duela “hiriaren eta herrialdearen orainerako eta,batez ere, etorkizunerako politikak diseinatzeko orduan”. Aburtok BizkaiaGo! egitasmoan izan duen parte hartzea azaldu du, hiru alditan egon baita : lehenengo eta behin, parte hartzaile gisa, bigarrenez parte hartzaileei entzute aktiboa eskaintzeko eta hirugarrenez Bizkaiko hiriburuari bere hauteskunde egitasmoa aurkeztuko dion EAJ-PNVren hautagai gisa. Bilboko Alkatetzarako hautagaiak aurreratu duenez “neure egin ditut BizkaiaGO! egitasmoan parte hartu duten askok eta askok Bilbo hiria hazi arazteko egin dituzten proposamenak; hainbat gairen ingurukoak dira “enplegua, merkataritza eta lanak auzoetan; pertsona guztien arteko solidariotasuna, berdintasuna eta duintasuna bilatzeko egitasmoak; gazteen ardurei irtenbideak emateko planak; turismoa, kultura, euskara sustatzeko ideiak, eta baliabide publikoen gardentasuna eta kudeaketa lan zuzena areagotzeko konpromisoak”. Aburtok amaitzeko esan du horiek guztiek lagunduko diotela Bilbo hirian enplegua, jarduera ekonomikoa eta bizitza kalitatea hazi arazteko duen helburu hirukoitza lortzen.
Itxaso Atutxak agur esateko orduan bere esker onik beroena adierazi nahi izan du ekimen jeltzalean parte hartzera animatu dien emakume eta gizon guztiek erakutsitako konpromisoagatik: “Politika publiko ororen abiapuntua da errealitatea ondo ezagutzea, eta hor dago,hain zuzen, zuen iritzien garrantzia” irakasleak, ikasleak, enpresariak, autonomoak eta langabeak... “Zuei entzun nahi genizuen, Bizkaiaz ari zaretetean,ondotxo dakizuelako zertaz ari zareten”. Eta berean azpimarratu nahi izan du erakunde publiko,pribatu eta taldeen artean egindako lana. “Denok norabide berean egiteak denok indartzen gaitu” baieztatu du. “Azken urte hauetan guztietan akordioak bultzatu ditugu alderdi politiko guztiekin. Guztiekin. Kalera ere eraman nahi dugu akordioan eta elkarrizketan oinarritutako jardun politiko instituzionala. Horregatik deitu genizuen, horregatik entzun nahi izan genizuen, pertsona bakoitza ezinbestekoa delako, pertsona helburu duen eredua delako. Euzko Alderdi Jeltzalearen aldetik gure udalerriak, gure herrialdea eta gure Herria denon artean eraiki nahi dugulako” amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09