Prentsa Aretoa
2015/03/25
EAJ-PNV-k Usansolorekin hartu zuen konpromisoari eusten dio eta Galdakaok Udalak hasitako bidearekin jarraitzen du
EAJ-PNV-k akordioetara iristeko duen gaitasunaren ondorio modura, Bizkaiko Batzar Nagusiek Lurralde Mugapeen Foru Araua aldatzea erabaki dute EH Bilduk arauaren onarpena eta Usansolon galdeketa egitea blokeatu ondoren
-
EAJ-PNV-k Usansolorekin hartu zuen konpromisoari eusten dio eta Galdakaok Udalak hasitako bidearekin jarraitzen du 2015/03/25
Euzko Abertzaleak batzarkide taldea pozik agertu da Bizkaiko Batzar Nagusiek Lurralde Mugapeen Foru Araua aldarazteko hartu duten erabakiaren aurrean. Gaurkoan Bizkaiko Batzar Nagusietan hartu den erabakia da, hain zuzen, EAJ-PNV-k herritarren onerako diren kasu guztietan, talde politiko guztiekin akordioetara iristeko duen gaitasunaren erakuslea. Gaurko honetan lortu den akordioak ahalbidetuko du Usansoloren banaketa prozesua legez ezarritako berme demokratiko guztiekin egin ahal izatea. "EAJ-PNV-ren aldetik usansolotarrak eta Bizkaiko herritarrak ez ditugu inora ez doazen prozesu antzuetan sartuko, eta dekretu kolpez ere ez dugu jardungo. Foru arau hau onartu izanak udal eskuduntzak eta Batzar Nagusien eskuduntzak bermatzen ditu”, adierazi dute Bizkaiko ganberako Euzko Abertzaleak batzarkide taldeko ordezkariek.
Euzko Abertzaleak batzarkide taldeak urrats berria eman du gaur goizean, Gernika-Lumoko Batzar Etxean ospatu den osoko bilkuran, Usansolo herriaren banaketa prozesua zehazteko bidean. Bilkura honetan argi berdea eman zaio Bizkaiko Foru Aldundiak hile hasieran Gobernu Batzordean onartu zuen 9/2012 Foru Araua, abenduaren 5ekoa, Lurralde Mugapeei buruzkoa aldarazteari buruzkoa. Aldarazpen horiek onartzeak suposatzen du beste banaketetarako ibilbide orrian aurrera egin ahal izatea, ez soilik Usansoloren kasuan, baizik eta udalerri independente izan nahi duten 2.500 biztanletik gorako herriguneen kasuetarako ere.
Gogoratu behar da iragan astean, Erakunde Batzordean, EH Bildu, PSE-EE eta PP alderdiek foru arauaren aldarazpena blokeatu zutela, eta horrek suposatzen zuela Usansoloko herritarrei ere eragozten zitzaiela beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea. Euzko Abertzalearen aldetik azpimarratu nahi izan dute EH Bildu izan dela bere jarrera aldatu duena, iragan astean babestu zuten zuzenketaren kontra eginez. "EH Bildu Foru Araua aldaraztearen kontrako jarreran tematu zen eta zuzen-zuzenean Usansoloko herritarrei eragozten zitzaien Galdakaoko auzo izan nahi duten ala udalerri izan nahi duten erabakitzea" adierazi dute.
Euzko Abertzaleak batzarkide taldearen aldetik pozik agertu dira gaur hartu den erabakiarekin "adostasun eta negoziaketaren fruitu " delako. Zentzu berean azpimarratu nahi izan dutenez "EAJ-PNVren aldetik herritarrei entzuten diegu, esandakoa betetzen dugu eta lortutako akordioei beren balioa aitortzen diegu". Halaber "beste behin ere, Bizkaiko Foru Aldundiak gogor lan egin izan du eta konponbide erreala eman dio arazo errealari. Batzar Nagusietan adostutakoa bete du, hau da, Foru Araua aldarazteko proposamena egitea" ezarri dute Euzko Abertzaleak taldekoek.
EAJ-PNV eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik,edozein kasutan, beren borondate eta esfortzua bideratu dute Usansolo herriak bere etorkizuna erabakitzeko aukera izan dezan. Hiritarren iritzia entzuna izan dadin, baina beti legearen barruan eta demokraziak ezarritako bideetatik, azken finean, Usansoloko herritarrek hartuko duten erabakiari babes juridikoa ematea helburu.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09